Aztarna digitala kontzeptu berria da askorentzat, Interneten egiten dugun jardueraren arrastoari egiten dio erreferentzia hitzak, nabigatzen dugun bakoitzean uzten dugun markari, alegia. Aztarna digitalak gure pertsonaren informazioa jasotzen du, Interneten dugun portaeran oinarritzen da informazioa lortzeko, hala nola; interneten bilatzen duguna, argitaratzen duguna, iruzkinak blogetan, webguneetan eta sare sozialetan…Interneten dauden iturri desberdinetatik jasotzen dute gure buruzko informazioa.

Oso garrantzitsua da gogoan izatea Interneten egiten dugun guztia grabatuta edo gordetuta geratzen dela. Horrela, gure historia osatzen da Interneten. Historia hori besteek ere ikus dezakete, beraz hau kaltegarria izan daiteke, gure pertsonari buruzko irudi okerra sor daiteke. Hirugarrenek berriz, datu hauek  bere produktuak saldu eta dirua irabazteko erabiltzen dituzte.

aztarna digitala

Sare sozialen erabilerak azken urteetan gora egin duenez, gero eta informazio gehiago dago Interneten erabiltzaileen inguruan, hau da guri buruz. Sare sozialak erabiltzen ditugunean, bereziki zuhurrak izan behar dugu, argitaratu aurretik beti ondo pentsatu mesedez: zer argitaratzen dugun, non eta nork eskura ditzakeen, eta, ahal den neurrian, gure sareen pribatutasun-konfigurazio egokia zehaztu behar dugu. Egindako argazkiak edo argitalpenak borratu baditugu ere beti gogoratu, zerbitzuaren hornitzailearen datu-base batean erregistratuta geratzen dira. Edo beste edonork ere gorde ditzazkela.

Ezinbestekoa da aztarna digital positiboa izatea eta gainera denboran zehar zaindu egin beharko dugu beti horrela izateko ; izan ere, edonork eskura dezake, oso erraz, sarean gure buruari buruz dagoen informazio guztia. Eta lehen ere esan dugu hori kaltegarria izan daitekeela batzuetan.

Betiko zalantza: ezabatu dezakegu gure aztarna digitala? Badirudi erabat egitea ia ezinezkoa dela, nahiz eta edukia ezabatu, gogoratu beti erregistroak geratzen direla. Beraz, Interneten dugun irudia ondo  zaindu beti, zer eduki argitara ditzazkegun eta zeintzuk konprometitzen gaituzten ondo pentsatu behar dugu argitaratu aurretik. Garrantzitsua da hori adingabeei transmititzea, askotan gehiegi azaltzen baitira sareetan.

Pribatutasuna gehien kezkatzen zaituzten gaietako bat bada, KZgunean ikastaro perfektua daukagu:

Zibersegurtasuna eta pribatutasuna sarean