Software librea programa bat da non jendeak software-a: kopiatu, ikasi, ikertu, banatu eta aldatu ahal duen. Programa hau dohainik da, askatasunak ez dauka preziorik. Erabiltzaileak programa kontrolatzen eta ulertzen duenean, badakienean nola funtzionatzen duen eta programa horretan aldaketak egin ahal dituenean programa hori librea dela esan dezakegu.
Erabiltzaileak programa ez duenean kontrolatzen edo programa aldatzeko aukerarik ez duenean, programa hori librea ez dela esan dezakegu. Programa hori pribatiboa dela esan beharko dugu.
Software librearen ezinbesteko lau askatasun esentzialak honako hauek dira:
- Programa nahi den moduan erabiltzearen askatasuna, edozein helburuarekin.
- Kopiak birbanatzearen askatasuna bestei laguntzeko helburuarekin.
- Modifikatuta dauden kopiak besteei banatzeko askatasuna.
- Programa nola funtzionatzen duen ulertzearen eta ikertzearen askatasuna. Behin ulertuta programa nola funtzionatzen duen; aldaketa onuragarriak egitea, programarekin aktibitate desberdinak egin ahal izateko.
Software librea eskaintzen dizkigun bost aukerak honako hauek dira: hobekuntza eta garapen jarraia, independentzia teknologikoa, autonomia, programa kopiatua izatearen aukera, teknologien mantenimendua eta berrikuntza eta programaren erosketan aurrezten duzuna.
Ezagutu beharko zenituzten software librearen adibideak:
1-Linux / Ubuntu: oso sistema eragile indartsua eta atsegina da.
2-LibreOffice (Libro de calculo, hoja de impress, documento writer):idazteko erabiltzen den eta Ubunturekin instalatuta dagoen ordenagailuko programaren paketea da. Windows eta Mac-en instalatu ahal den programa bat da.
3-GIMP: Irudi digitalak, marrazkiak eta argazkiak bitmap moduan editatzeko programa da. Programa hau dohainik da.
4-Inkscape: Kode irekiko bektore grafikoen editorea da: diagramak, lerroak, grafikoak, logotipoak eta ilustrazio konplexuak sor eta edita ditzakezu. Programa hau dohainik da ere bai.
5-Mozilla Firefox: arakatzaile bat da inerneten sartu ahal izateko.
6-Chrome OS: Interneten sartzeko aukera ematen duen eta arakatzen duen beste arakatzaile berri bat da.
7-VALO-CD: Microsoft Windowserako doakoa eta kode irekiko softwarea duen CDa da. Ezagutza librea eta kode irekiko softwarearen erabilera sustatzeko sortu izan de programa da.
8-OpenDisc: kode irekiko softwarearen aukeraketa eskaintzen du, disko batean eta Microsoft Windows erabiltzaileentzat. Proiektuaren helburuak honako hauek dira: software jabedunari doako alternatiba eskaintzea eta programa honen pertsona erabiltzaileak Linux sisteman heztea.
Laburtuz, software librea da: edozein software-a, beraren kodigoaren iturria: ikasi, birmoldatu eta edozein helburuarekin erabili daitekeena. Programa hau kopiatu eta birbanatu daiteke aldaketekin edo aldaketarik gabe.
Sar ezazu zure iruzkina