Asko dira KZguneren batera joaten diren erabiltzaileak, erabiltzen errazak diren eta publizitate gutxi duten online bideo editoreei buruz galdezka.

Gaur, diseinu-tresna batez hitz egingo dizuegu. Tresna konplexurik erabili gabe eta gure ordenagailuetan ezer instalatu beharrik gabe (Canva du izena), makina bat diseinu eder eta dotore sortzeko aukera emango digu tresna horrek. Doan sartu eta erregistratu gaitezke, nahiz eta funtzio batzuk ordainpekoak izan. Canva, online bideo editorea, konpletua eta erabiltzen osoa erraxa da.

editor de vídeo online canva

Canvarekin kalitate handiko bideoak sortzeko aukera dago, erabiltzeko errazak diren tresnekin eta minutu gutxitan aurrez diseinatutako txantiloi ugarirekin.

Canvarekin bideoak sortzeko, ez dugu gure ordenagailuetan ezer instalatu beharko, nahikoa izango dugu Interneterako konexioa eta nabigatzailea izatea, aurreko baldintzak betetzen dituen edozein ordenagailu erabiltzeko aukeraz gain (nabigatzaileei buruzko post baten esteka jar daiteke hitzean?).

Canvaren bideo-editorea edozein gailutatik erabil daiteke, zure bideoak nahi duzun lekuan sor ditzakezu: etxean, bulegoan edo trenean. Android eta iOS sistemetarako aplikazio bat ere badu eskuragarri.

Ezin dugu ahaztu kasu honetan Interneten mende gaudela erabat, Interneterako konexiorik gabe ezin izango garela Canvara sartu, ezinbesteko baldintza baita.

Canva diseinu-tresna bat da, eta hainbat bideo erraz eta intuitiboki sortzeko aukera ematen digu. Gure diseinuetan Canvak dituen baliabide grafiko ugari erabili ahal izango ditugu.

Canvak milaka txantiloi, irudi, ikono, ilustrazio eta musika-pista dituen liburutegi bat eskaintzen digu, gure bideoetan erabili ahal izateko. Gainera, bideoak ur-markarik gabe deskargatu ahal izango ditugu.

Canva. Ikasi diseinatzen” ikastaroan izena eman eta zure berezko diseinuak sortzen ikasi.