Kaixo, KZguneko lagunak. Zer moduz zaudete? Niri bezala gertatzen al zaizue? Zerbait egiteko konpromisoa hartu eta eguna iristen denean ez dakizuela egin ahal izango duzuen? Hau etengabe gertatzen zait, aparta naiz horretarako.

Oporretara joan aurretik galdetu zidaten ea itzultzerakoan, hitzaldi txiki bat ematera animatuko ote nintzen auzoko elkartean, europan zehar egindako bidaiaz eta bizitako esperientziez hitzegiteko.
– Noski!, bai gustora ere
Bada, itzuli ondoren gogoratu didatenean, ez zitzaidan hain ideia ona iruditzen. ¡Ay ene! Eta orain zer egingo dut.

KZgunera joan naiz laguntza bila, beti bezala, eta Jonek lasaitu egin nau, baina, horrez gain, ikastaro bat egitera animatu nau, eta primeran etorriko zait, nire aurkezpena arrakastaz egiteko.
– Bidaiaren argazkiak dituzu? – galdetu dit.
– Jakina! Pila bat, eta bideoak ere bai.
– Ikusiko duzu zein erraza den.

Ikastaroaren izena “Googleko aurkezpenak. Sortu zure aurkezpenak hodeian“. Aplikazio horren bidez diapositiben aurkezpenak sor ditzakegu. Nire kasuan, nire hitzalditxoa emateko da. Nahi adina diapositiba sor ditzakegu, eta horietako bakoitzean edukia diseina dezakegu; testuak, argazkiak eta bideoak sartuz, baita musika ere.
Gainera, trantsizio-efektuak ditu, diapositiba batetik bestera igarotzea dinamikoagoa izan dadin.

Esan al dizuet azkenean hitzaldia arrakastatsua izan dela?

Gustatuko litzaizuke nirearen moduko aurkezpen bat egitea? Informa zaitezte KZgunean

KZgunean ikusiko dugu elkar!!