Agian inoiz faltan bota duzu WhatsAppek bere buruari oharrak bidaltzeko aukera izatea, apuntatu behar duzuna gorde eta eskura izateko, ezta? Egia da gure smartphone-an oharren aplikazioak eta gure oharrak gordetzeko aukera asko ditugula, baina WhatsApp denez, eskura daukagun app gisa, etengabe erabiltzen dugulako, esan dezagun askorentzat baliabiderik azkarrena eta errazena izango litzatekeela.

Hori bada zure kasua, gaur KZgunean azalduko dizugu zer egin behar duzun WhatsAppean zure buruari mezuak bidali ahal izateko.

Segi irakurtzen eta ikusiko duzu WhatsAppen nola sor dezakezun elkarrizketa bat zure buruarekin.

WhatsApp

 

Nola bidali WhatsAppeko mezu bat zure buruari

Egia esan, norberari mezuak bidaltzeko hainbat modu daude. Hori egiteko lehen modua errazena da. Ireki WhatsApp aplikazioa eta sakatu goiko eskuinaldean ikusiko dituzun hiru puntuetan:

  • “Talde berria” sortu ezazu.
  • Gutxienez pertsona bat gehitu behar duzu.
  • Taldea sortu eta izendatu ondoren, gehitu zenuen pertsona ezabatu besterik ez duzu egin behar.

Pauso gutxi horiekin zure oharrak gordetzeko modua sortuko duzu.

Ikus dezagun orain WhatsAppeko elkarrizketa bat zuretzat bakarrik sortzeko beste aukera:

  • Zabaldu nabigatzailea zure smartphonean.
  • Idatzi hau helbide-barran: https://wa.me/XXXXXXXXXXX(X letren ordez zure telefono-zenbakia jarriz eta aurretik 34 jarriz, herrialdearen kodea).
  • Azkenik, sakatu “joan” ikonoa, WhatsAppean zure buruarekin txat batera zuzenean sartzeko.

Eta amaitzeko, zeure buruarekin sortu duzun txata finka dezakezu, beti eskurago izateko, horrela txaten zerrendaren goiko aldean modu iraunkorrean mantendu dadin. Nola egin ahaztu baduzu, hona hemen oroigarri txiki bat: eutsi hatzari finkatu nahi duzun txataren gainean, eta, ondoren, sakatu goiko aldean ikusiko duzun txintxeta itxurako ikonoa. Hori eginda, prest izango duzu zure elkarrizketak WhatsApp ireki bezain laster beti lehenengoak izan daitezen.

Eman izena KZguneako “WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure Smartphoneanikastaroan eta egin zaitez aditua bere erabileran