Gaur, mugikorra babestuta edukitzearen garrantziaz hitz egin nahi dizuegu, KZgunearen erabiltzaileen artean asko eskatzen den gaia baita. Mugikorraren segurtasuna eta pribatutasuna hobetzeko jarraitu beharreko aholku batzuk emango dizkizuegu. Babestuta egoteko 5 aholku gomendatuko dizkizuegu; horrela, ustekabeak saihestuko ditugu. Modu erraz batean mugikorra babestuko dugu 5 urratsetan.

babestu mugikorra 5 urratsetan

Has gaitezen, beraz, oso baliagarriak izango diren aholku horiekin:

  1. Babestu zure mugikorrerako sarbidea: garrantzitsua da gure mugikorretarako sarbidea babestea; horrela, edonor sartu ahal izatea saihestuko dugu. Gaur egungo mugikorrek blokeo desberdinak ezartzen uzten digute: PINa, pasahitza, patroia, hatz-marka eta batzuek aurpegi-errekonozimendua ere badute. Mugikorrak dituen blokeo aukera ezberdinak aprobetxatzen behar ditugu, gaur egun hatz-marka blokeoa gailu askok dute. Blokeo mota hau sinple eta erraza da, hatza hatz-irakurgailuaren gainean jartzearekin nahiko da mugikorra desblokeatzeko. Jakina, aurretik mugikorraren ajusteetatik konfiguratu beharko dugu aztarna.
  2. Egiaztatu beti zure mugikorra eguneratuta dagoela. Askotan, ez diogu jaramonik egiten gailuak bidaltzen digun eguneratze-mezuari, horren garrantziaz ohartu gabe. Gure mugikorrak eguneratuz, haren segurtasuna hobetzen dugu ondorioz gailua babesten ari gara. Eguneratzeen bidez, funtzio berriak ere gehitzen dira. Eguneratze batzuekin abiadura ere irabazten dugu mugikorrean.
  3. Egin mugikorraren edukiaren segurtasun-kopia bat; horrela, datuak erraz eta azkar berreskuratu ahal izango ditugu. Segurtasun-kopiak leku seguru batean gordetzen dira, berrezartzen errazak dira eta nahigabe bat baino gehiago saihesten dizkigute. Gure mugikorrek segurtasun-kopiak egiteko gaitasuna dute, gero horiek berrezarri ahal izateko. Zalantzarik baduzu nola egin, eskatu tutoretza hurbilen duzun KZgunean, eta lagunduko dizugu.
  4. Denda ofizialetik deskargatu eta instalatu mugikorrerako aplikazioak, PlayStoretik edo AppStoretik. Nahiz eta beti egon arrisku txiki bat, denda ofizialetik deskargatzen ditugun aplikazioak % 100 seguruak dira. Gainera, bi dendek babes-sistema berriak erabiltzen dituzte plataforma seguruago batez gozatzeko.
  5. Zure segurtasuna ahalik eta gehien indartu nahi baduzu, aktibatu egiaztapena bi urratsetan posta elektronikoan. Horrelako egiaztapenak aktibatzen ditugunean, segurtasuneko geruza bat gehitzen diegu gure kontuei, bertara sartzeko sarbidearen segurtasuna indartzen dugu. Pasahitza erabiltzeaz gain, beste kode bakar bat eman beharko da sarbidea amaitzeko. Kode hori, oro har, SMS bidez bidaltzen da erabiltzailearen telefono mugikorrera, baina beste teknika batzuk ere erabil daitezke, hala nola: mugikorretarako aplikazioak, telefono-deiak edo segurtasun-giltza bat…

Zure gailua modu eraginkorrean kudeatzen ikasi nahiko zenuke, funtzionamendu egokia ahalik eta denbora luzeenean luzatzen saiatzeko; eman izena “Android mantentzea. Luzatu zure gailuaren bizitza ” kurtsoan.