Kaixo KZguneako lagunak. Zer moduz zaudete? Supermerkatutik etorri berria naiz. Oporretatik itzuli ondoren ez genuen astirik izan erosketak behar bezala egiteko. Hozkailua ia hutsik geneukan.

Han aurkitu dut Consuelo ere erosketak egiten ari zela, eta laguntza eskatu dit eskuan zuen produktu baten osagaiak irakurtzeko. Ni, asmo onez, saiatu naiz irakurtzen, baina, daukagun adinarekin, ikusmena ez da jada geneukana. Kasu horietan, arazoa konpontzen didan aplikazio bat erabiltzen dut.

Yuka du izena eta KZgunearen blogari esker jakin nuen. Bertan oso artikulu interesgarriak aurkitzen ditut beti. Aplikazio honek smartphonearen kamera erabiltzen du produktuaren barra-kodea eskaneatzeko, eta segundo bat baino gutxiagoan osagaien zerrenda antolatuta daukazu, eta, gainera, nutriscore puntuazioa ematen dizu produktu osasungarria den jakiteko. Aurkitu nuenetik eguneroko bizitzan ezinbestekoak ditudan aplikazioetako bat da.

Consuelori ere gustatu zaio eta KZgunetik pasatzea gomendatu diot. Badakit smartphonean erabilgarriak izan daitezkeen aplikazio batzuk erakusten dituen ikastaro bat dagoela han. Ikastaroaren izena “Zure egunerokotasuna hobetuko duten aplikazioak” da. Ikastaro honetan 4 kategoriatan banatutako app desberdin asko komentatzen dira.

1. Telefonoaren erabilera errazteko eta arintzeko aplikazioak.
2. Entretenitzeko aplikazioak.
3. Istripu edo behar izanez gero, denbora errealean lokalizatu eta abisatzeko aukera ematen duten aplikazioak.
4. Patologiak dituzten pertsonentzako sendagaiak eta elikadura-gomendioak kudeatzeko aplikazioak.

Eta zuek? Zuen ustez, ikastaro interesgarria izan daiteke?

KZgunean ikusiko dugu elkar!!