Sarritan, gure proiektuetarako irudiak behar izaten ditugu; kalitatezko material grafikorik eta ekipo propiorik ez badugu, doako irudi-bankuen zerbitzuak erabil ditzakegu. Banku hauek gero eta gehiago erabiltzen ditu jendeak.

Interneten milioika irudi banku daude; kalitate handiko eduki erabilgarriak dituzte, baina eduki grafikoa deskargatu ahal izateko webgune gehienetan lehenik ordaindu egin behar dugu.

Jarraian, doako irudi banku onenak azalduko dizkizuegu, kalitatezko argazki profesionalekin, gainera  argazki horiek erabiltzeko baimena izango duzue: egilearena edo lizentzia-motaren araberakoa.

doainiko irudi bankuak

Has gaitezen bada irudi banku onenak aztertzen!

  1. Pixabay: irudi plataformarik ezagunenetako bat da. 370.000 irudi baino gehiago ditu doan bere artxiboetan eta gehienak oso kalitate handikoak dira. Gainera, irudiak deskargatu ditzakegu erregistratu gabe. Pixabayn 1,6 milioi argazki eta bideo baino gehiago aurki ditzakegu.
  2. Freejpg: kalitate handiko irudiak dituen beste irudi-banku bat da. Kopuruz Pixabay baino txikiagoa da, baina nahiz eta milaka argazki eskaintzen dituen lekua ez izan, irudien edertasunak eta kalitateak liluratuko gaitu.
  3. Freeimages: bereizmen handiko irudien bankua, 350.000 irudi baino gehiagorekin. Ez da aurrekoak bezain ezaguna, baina gainerakoan kontutan hartzeko bankua da.
  4. Morguefile: irudi banku hau Interneten dagoen handienetako bat da. Askotan erregistratzeak lana suposatzen du, gogo barik gauden kasuetan, hautatu “freephotos” eta deskargatu, erraz. Irudi gehienetan ez dugu egilea aipatu ere egin behar.
  5. Tineye: alderantzizko bilaketan espezializatutako irudi-bankua; horrek zer esan du? Bilaketa-eremuan irudi baten URL esteka jartzen dugu edo irudia bera igotzen dugu eta berehala lortuko ditugu emaitzak. Bankuak dauzkan antzeko irudiak erakutsiko dizkigu
  6. Openphoto: gure proiektuetarako irudiak deskargatzeko beste leku bat. Irudi batzuek egilearen aipamena behar dute.
  7. RGBStock: kalitate handiko irudien plataforma. Edukia deskargatu ahal izateko, ezinbestekoa da kontu bat sortzea.

Espero dugu proposatu dizuegun irudi-bankuen aukera gustatu zaizuela, orain disenatzen hastea besterik ez daukagu!

Zure diseinuak sortu nahi dituzu? Orain oso modu intuitiboan egin dezakezu Canvaren bidez, eman izena “Canva. Ikasi diseinatzen “.