WhatsAppeko talderen bateko kide bazara, ziur noizbait gai bati buruz erabaki edo taldeko kideei dagokien gairen bat bozkatu behar izan duzula.

WhatsAppek berez inkestak egiteko funtziorik ez badu ere, badaude tresna batzuk talde bateko kideen eta WhatsAppeko gainerako kontaktuen iritziak jasotzeko lana errazten dizutenak.

Sortu itzazu zure inkestak WhatsAppen

Gaur, Kzgunean, mezuak bidaltzeko aplikazio ezagunetik inkestak egiteko modu erraz eta azkarra erakutsiko dizugu.

Egia da hainbat aplikaziok eskaintzen dutela zerbitzu hori, baina hori egiteko modurik errazena, aplikaziorik instalatu beharrik gabe, zure nabigatzailetik zuzenean sartzea da, eta, ondoren, urrats hauek egitea:

  • Sar zaitez Polls.fr webgunean.

  • Ingelesez dagoen web orrian zaudenean, sartu izena (aukerakoa da) eta egin galdera.

  • Idatz itzazu erantzun posibleak, 2, 3 edo 4 izan daitezkeenak.

  • Ondoren, kontaktuek erantzunetako bat aukeratu ahal izateko zenbat denbora izango duten erabakit behar duzu, egunak, orduak eta minutuak zehaztuz.

  • Azkenik, sakatu “Submit” botoia.

 

 

Inkesta sortu denean, bi aukera dituzu: WhatsAppen bidez zuzenean partekatzea edo inkestaren esteka bakarrik partekatzea.

 

 

Partekatu botoia sakatzean, zuzenean WhatsAppera eramango zaitu, eta, handik, inkesta zein kontakturi bidali nahi diozun aukeratu eta bidaltzeko botoia sakatuko duzu:

 

Kontaktua honela jasoko duzu:

 

 

Eta orain, nahi duzun aukera aukeratu besterik ez duzu egin behar, eta erantzunak automatikoki jasoko dira, emaitza ehunekotan erakutsiz.

 

 

 

Bat-bateko mezularitzaren posibilitateak ezagutu itzazu KZguneako “WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure Smartphonean” ikastaroan