Imajinatzen duzu landareak identifikatu ahal izateko aplikazio bat? Ba existitzen da eta gaur hartaz hitz egingo dizuegu.

PlantNet aplikazioak aurrean zein landare duzun identifikatzeko aukera ematen du, argazki erraz bat eginez informazio hori lor daiteke. Doakoa da, erabiltzaile komunitate zabala du bizkarrean, Androiden eta iOSen eskuragarri dago, eta garrantzitsuena: iragarkirik gabekoa.

PlantNet lau frantziarrek garatutako aplikazio bat da, botanika ezagutzarik gabe landareak ezagutu eta identifikatzea helburu duena. Aplikazioa “Landareen Shazama” bezala ezagutzen hasten da, bere funtzionamendua abestiak ezagutzen dituen aplikazio ezagunarena bezain sinplea delako. PlantNet-ek interfaze sinple eta intuitiboa dauka.

Aipatu behar dugu ere, PlantNet ez dela proiektu pribatu bat. Aplikazioa lankidetza-proiektu bat da, eta erabiltzaileen lankidetzari esker funtzionatzen du. Animatzen zara komunitatearen parte izatera irudiekin lagunduz?

PlanNet

Nola erabiltzen den jakin nahi? Jarritu irakurtzen beraz.

Lehenik eta behin, mugikorreko aplikazioa deskargatu eta kontu bat sortu beharko dugu. Aplikazioak aurrean ditugun landareak identifikatzeko balio duela esan dugu; hau bi modutara egin daitek: momentuan landareari argazki bat atera diezaiokegu edo mugikorrena dugun landare-argazki bat identifikatzeko eska diezaiokegu. Argazkia kargatu ondoren, landarearen zein zati harrapatu dugun adierazteko eskatuko digu aplikazioak. Eta jarraian, antzeko irudi batzuk aurkeztuko dizkigu, bakoitzaren izena eta xehetasun gehiago adieraziz.

Landareak identifikatzeko PlantNet erabiltzea gero eta errazagoa eta berehalakoagoa da, datu-base handi bati esker emaitzak izango ditugu segundutan.

Identifikatu nahi dugun landarea aurretik katalogatu eta datu-basean gehitu bada, identifikazioa segundoko kontua izango da. Baina, zer gertatzen da aurretik katalogatu ez bada? Kasu horretan, identifikatu nahi dugun landarearen irudia partekatuko dugu, eta administratzaileek katalogatu arte itxaron beharko dugu jakiteko ze landaren den. Oso erraza, ezta?

Eragozpen gisa, esan behar da aplikazioak Internetera konektatuta egon behar duela beti; konexiorik ez badugu, aplikazioak ezin du identifikatu, eta ezin izango dugu landareeri buruzko xehetasunen datu-basera sartu.

Gure eguneroko bizitza hobetzen laguntzen diguten aplikazioak erabiltzen ikasi nahi duzu? Eman izena “Google aplikazioak zure smartphonean” ikastaroa