Kaixo KZgunearen lagunak. Zer moduz zaudete? Oraintxe bertan paper artean lurperatuta nago, faktura, ordainagiri, tiketak. Hilean behin berrikustea eta gastuak kontrolatzea gustatzen zait. Egia esan, zaila egiten zait. Gastuak batu behar ditut, batetik, guztira zenbat gastatu dudan jakiteko. Gero, jakin nahi badut zenbat gastatu dudan alde batetik erosketak egiten eta zenbat supermerkatu bakoitzean paperak berrantolatu eta berriro batu behar ditut.

Lan gehiegi egiten ari naizen susmoa daukat, askoz errazagoa izan beharko luke honek. Beraz, KZgunera deitu eta Jonekin partekatuko dut nire kezka ea konponbide modernoagorik bururatzen zaion.

Noski, askoz sinpleagoa egin daitekeela -esaten dit Jonek.
Lehenago deitu izan banu, askoz gutxiago kostatuko zitzaidan. Datuak kalkulu-orri batean sartu behar ditut eta ondoren kalkulu eta eragiketa guztiak modu erraz eta erosoan egin daitezke.

Jonek KZgunearen ikastaro berri bat gomendatzen dit, “Google kalkulu-orriak. Sortu eta editatu zure kalkulu-orriak” izenekoa. Ikastaro honetan Google Kalkulu Orria erabiltzen ikasiko dugu, hodeian duen aplikazio pakete zabalaren parte dena. Gure ordenagailuan ezer instalatu beharrik ez dagoelako abantailarekin, gmail kontu bat besterik ez dugu behar. Beraz, apuntatu naiz!

Eta zuek badakizue zer den kalkulu-orri bat? Gustatuko litzaizueke ezagutzea eta erabiltzen jakitea? Dei ezazue zuen KZgunera, seguru plaza libre bat dutela.

KZgunean ikusiko dugu elkar!!