Gaur egun gehien erabilitako eta modan dauden hiru sale sozialak honako hauek dira: Facebook, Instagram eta Twitter.

Facebook dohainik den sare sozial bat da, erabiltzaileek beraien artean konektatu ahal dira edukiak partekatzeko. 2004 urtean sortu zen eta sare sozial honen sortzailea Mark Zuckerberg izan zen (Estatu batuetakoa).

Facebook sare sozial bat da pertsonekin kontaktua mantendu ahal izateko. Sare sozial hau pentsatu zen erabiltzaileek, beraien artean, kontaktua mantendu ahal izateko: lagunekin, kideekin eta senideekin eta beraein artean ikus-entzunezko edukiak elkar banatzeko.

Interneten nabegatzen dutenen erabiltzaileen bide digital ezagunena da. Facebook-en web orrialdea hurrengoa da: www.facebook.com. Bi aukera dituzu: Facebook-en izena ematea eta kontu bat egitea edo kontu bat badaukazu; jadanik, Facebook-en saioa hastea eta zure erabiltzailea eta pasahitza jartzea. Facebook-en kontu bat egin ahal duzu 17 urtetik aurrera.

Instagram, Estatu Batuetako aplikazio eta sare sozial bat da eta Facebooken propietatea da. Instagram-en helburu bakarra erabiltzaileek; beraien artean, argazkiak eta bideoak partekatu ahal izatea da. Windows 10, IOS eta Android dispositiboentzat eskuragarri dago. Instagram Kevin Systrom eta mike krieger sortu zuten, 2010eko Urrian. Instagrameko kontu bat sortu ahal duzu 13 urtetik aurrera. Facebook-en gertatzen den moduan Instagram-era sartzeko bi aukera dituzu: izena ematea eta kontu bat egitea zure datu pertsonalak jartzen edo kontu bat badaukzau saioa hastea erabiltzailea eta pasahitza jarriz.

Facebook eta instagram usten dizu: argazkiak partekatzea esaldi batekin, kokapenarekin…eta publikazio hori zure lagun guztiak ikusi ahal izatea. Zure lagunen publikazioak gustatzen zaizkizula adierazi ahal izatea eta zure lagunen publikazioak komentatu ahal izatea eta berdina egin ahal izango dute zure lagunak zure publikazioekin.

Instagram daukan “Chat” pertsonala erabiltzea lagunekin hitz egiteko, 24 ordu irauten duten historioak publikatzea eta besteen publikazioak partekatu ahal izatea. Ikustea zeintzuk diren momentuan bistaratze gehien dituzten pertsonarik famatuenak eta beraien publikazioak gustatzen zaizkizula adierazi ahal izatea edo komentatu ahal izatea.

Besteek, zure lagunei publikazioetan egiten dizkioten iruzkinak komentatu ahalko dituzu eta iruzkin horiek gustatzen zaizkizula adierazi ahal izango duzu.

Zure lagunak ere komentatu ahal izango dute edo gustatzen zaiela aipatu ahal izango dute beste lagunek zure publikazioetan egin dizkizuten iruzkin edo adierazpenei. Zure lagunek Lagun eskakizunak bidali eta jaso ahal izango dituzte eta zuk ere bai.

Twitter: Mikroblogeoaren zerbitzu bat da. Sede desberdinak ditu: Californian, San Frasciscon eta Estatu Batuetan. Twiter californian sortu zen baina Delaware-n jurisdikzioan dago 2007. urtetik.

Twitter eskeintzen dizkigun ekintza desberdinak hurrengo hauek dira: zure esaldia twitteatu edo beste pertsona baten esaldi bat berriro bidali, argazki bat igo, zure lagunen tweet-a gustatu zaizula adieraztea edo iruzkindu. Lagun eskaerak bidali eta, aldi berean, lagun eskaerak onartu edo ezabatu eta zure lagunak zure esaldiak komentatu edo bertxiotu dezakete. Iruzkindu edo gustatu zaizula adieraztea, hirugarrenek zure lagunei egindako iruzkinei. Twitter erabiltzeko gutxieneko adina 13 urtekoa da. Espainian adina handiagoa izan beharko litzateke; zehazki, 14 urte. Modu horretan, legezko ordezkariaren baimena ez litzateke beharrezkoa izango.

Sare sozial bakoitzak bere audientzia du eta bere xedea eta helburua ere bai. Sare sozial bakoitzak zer eskaintzen duen jakinda, sare sozial bakarra aukeratu behar duzu. Aurrera!

Sare Sozialen gaineko ezagutza zabaltzeko interesa baduzu deitu edo gerturen daukazun KZgunera hurbildu eta sare sozialetako ikastaroetara apuntatu: Instagram, Facebook eta Twitter. Zatoz eta ezagutu KZgunea eskaintzen dizkizun aukera desberdinak! Animatu zaitez!