Microsoftek, Bill Gates-en konpaniak, duela gutxi baieztatu du azken sistema eragilea, Windows 11, kaleratu duela urte hontan.

Jarraitu aurretik, gogorarazi nahi dizuegu zer den sistema eragile bat: erabiltzaileari makinarekin komunikatzeko aukera ematen dion softwarearen zatia. Hau da, erabiltzailearen ekintzak eta aginduak interpretatzen ditu, ordenagailuarentzat “ulergarriak” izan daitezen. Sistema eragilerik ohikoena Windows da eta Microsoft konpainiak garatzen du.

Hau argituta, itzul gaitezen gaurko gaira.

Windows 11

Microsoftek Windows 11 merkaturatuko duela baieztatua baino gehiago geratu da,  abiarazte data konfirmatzea besteri ez da gelditzen, gainera baldintza jakin batzuk betetzen dituzten Windows 10 duten ordenagailuak ere doan eguneratuko ditu. Gure ordenagailuek baldintza horiek betetzen ez badituzte, ezingo dugu gure sistema eragilea eguneratu, daukaguna erabiltzen jarraitu beharko dugu.

Microsoftek aldaketak egingo dituela aurreratu du, baina zeintzuk izango dira aldaketa horiek?

Windows 11k aldaketa oso garrantzitsuak izango ditu diseinu mailan batez ere, baina baita beste atal batzuetan ere aldaketak izango ditu sistema eragile berri honek.

Has gaitezen hasierako menu ospetsuarekin; urteak dira mahaigaineko beheko ezkerreko izkinan kokatuta agertzen dela, baina bertsio honetan posizioz aldatzen da. Windowsen logoa duen hasierako botoia eta ataza-barran jartzen ditugun zuzeneko sarbideak erdialdean agertuko dira kasu hontan. Hasierako botoian klik egitean, menuko leihoa mahaigainean flotatzen geratzen dela ikusiko dugu.

Diseinuari dagokionez, beste aldaketa bat menuetako leihoen ertzetako biribiltasuna izango da, jada ez baitute 90º-ko angelurik osatuko, biribilak izango dira baizik. Windows 11n, dokumentuak, deskargak, irudiak edo aplikazioak bezalako karpeta garrantzitsuen ikonoak berritu egiten dira. Diseinu berriak izango ditugu aukeratzeko.

Android aplikazioekin bateragarria izango dela ere hitzeman dute, nahiz eta aukera hori oraindik gaituta ez egon, ziurrenik datorren urtean zehar iritsiko dela.

Sistema honek Microsoft denda hobea izango du aplikazio gehiagorekin. Microsoften esan duenez, ahalik eta gehien errendituko duen sistema eragilea izango da Windows 11. Badirudi dena hobetuko dela.

Baina zer baldintza bete behar ditu gure ordenagailuak Microsoften azken sistema eragileaz gozatzeko?

Diotenez, orain arte bezala 64 biteko prozesadore bateragarriak, 4 GB-eko RAM memoria, 64 GB-ko biltegiratzea, UEFI secure boot eta TPM 2.0 beharko dira. Microsoftek berri gehiago argitaratu ahala, informazioa emango dizuegu.

Zure informatika-ezagutzak zabaldu nahi badituzu, gogoratu KZgunean ikastaroen katalogo zabala eskaintzen dizugu.

Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi”: Internet munduan sar zaitez, PC bat zer den ezagutu ezazu, nabigatzen eta posta elektronikoa erabiltzen ikasi, beste ezagutza batzuen artean.