Zein nabigatzaile erabiltzen duzu? Badakizu zergatik? Gaurko sarreran hortaz hitzegingo dugu, espero dugu irakurri ondoren galdera erantzuteko gai izango zaretela.

Gutariko gehienentzat oharkabean pasatzen dira. Baina web nabigatzaileak funtsezkoak dira World Wide Web-an (www) sartzeko, hau da, Internet izenekoan sartzeko. Hauek gabe ezingo ginateke Interneten sartu. Beraz, Internetera sartzeko aukera ematen diguten programak dira, Internet idatzita dagoen hizkuntzaren eta erabiltzaileen arteko itzultzailea da.

Web nabigatzaile batek aukera ematen dizu:

  • Edozein motatako informazioa lortzea, gaur egun Interneteko sarean dauden bilatzaile ugarien bidez.
  • Sartu posta elektronikoan munduko edozein pertsonari mezu elektronikoak bidaltzeko.
  • Bideoak eta irudiak momentuan gordetzea edo bistaratzea.
  • Sare sozialak azkar eta modu errazean erabiltzea.
  • Blog pertsonalak sortzea eta Chats edo Foroen bidez beste pertsona batzuekin elkarreragitea.
  • Orrialdeetan sartu programa edo software interesgarria deskargatzeko.

Gaur egun nabigatzaile desberdin asko erabili ditzazkegu, bakoitza bere ezaugarri eta funtzioekin. Bata edo bestea erabiltzea oso subjektiboa da, pertsona bakoitzaren araberakoa; izan ere, nabigatzaile ezagunenen arteko desberdintasunak nahiko txikiak dira erabiltzaile arrunt baten ikuspegitik begiratuta,berriz informatikako profesional baten ikuspegitik gauzak aldatu egiten dira. Oso zaila da hobeagoa zein den esatea; beraz, bakoitzaren ezaugarriak azalduko dizkizuegu eta bakoitzak bere ondorioak atera ditzala.

Nabigatzaileak

Mozilla Firefox

Nabigatzaile librea eta kode irekikoa da. 2004an sortutakoa. Mozilla Application Suite-ren ondorengo web nabigatzaile librea da, Mozilla Korporazioak, Mozilla Fundazioak eta eguneratze bakoitzean hobetzen ari diren kanpoko boluntario ugarik garatutako nabigatzailea izango genuke.

Nabigatzaile sendoa, egonkorra eta akats gutxikoa da. Irabazi-asmorik gabeko elkarte batek garatutako nabigatzailea denez, pertsona askorentzat bere gogokoena da.

Google Chrome

Googlek garatutako nabigatzailea da. Orain dela gutxi sortua izan arren (2008ko iraila), ezagunenetakoa eta erabilienetakoa da.

Beste nabigatzaileekiko duen indargunea segurtasun-hornidura da, hau izan zenhelburu nagusia diseinatu zenean, gainera, abiadura handikoa eta online orrien itzultzaile indartsua dauka.

Googleren azken helburua beti irabaziak lortzea da; beraz, pertsona batzuk ez dira eroso sentitzen beren datuak utziz, pertsonalak zein ez-pertsonalak. Hori izaten da erabili nahi ez izatearen arrazoietako bat.

Internet Explorer

Microsoftek 1995ean garatutako nabigatzaile hau Windows sistema eragilean erabiltzen da. Segurtasuna izan da beti haren punturik ahulguneetako bat, hala ere pixkanaka hobetzen joan dira 7.0 bertsiotik, phishingaren aurkako babesa baitzuen.

Nabigatzaile hau aldez aurretik instalatuta dator Windows ordenagailu guztietan. Windows 10 bertsiotik aurrera, diseinua eta izena aldatu zioten, gaur egun Microsoft Edge deitzen da.

Opera

Web nabigatzaile bat da, Opera Software enpresa norvegiarrak garatua 1996tik. Bi ezaugarri garrantzitsu dauzka: emaitzak emateko duen abiadura handia eta duen segurtasuna. Nabigatzaile hau Chrome edo Firefox ezagunenak bezain ona dela esango genuke.

Safari

Applek 2003an garatutako nabigatzailea da, egonkorra eta eraginkorra, nahiz eta azkarrena ez izan. Nabigatzaile hau instalatuta dator Apple ordenagailu eta mugikorretan.

2008an Windows plataformara salto egin zuen, baina funtzionamendua ez da uste bezain ona, akats asko izaten ditu.

Orain bai, jakin dezakezu zer nabigatzaile erabiltzen duzun ordenagailuan!

Oraindik zalantzak dauzkazu? Kzgunea badugu horretarako kurtso aproposa: “Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi”.