Kaixo KZgunearen lagunak. Zer moduz zaudete? Ni nire lagun Iñakirekin ibilaldi oso didaktiko batetik itzuli berria naiz. Ariketaz eta paisaia bikaina miresteaz gain, landare pila bat esagutu dut, izan ere, Iñaki oso aditua da eta bidean aurkitu ditugun lore eta landareei buruzko gauza asko kontatu dizkit.

Izan ere, azkenean, botanikan doktorea ez zen hainbeste… Nik harridura eta miresmena erakutsi diot Iñakiri landareei buruz dakien guztiagatik, eta barre artean aitortu dit ez duela ideiarik ere, eta etxean kaktusak ere hil egiten zaizkiola. Niri bai arraroa iruditzen zitzaidan.

Azaldu dit mugikorrean app bat erabiltzen aritu dela, kameraren bidez landarea identifikatzen duena eta hari buruzko informazio zehatza ematen dizuna. Eta nolatan ezagutzen zenuen aplikazio hori? Nola ez, KZgunearen blogean begiratuta jakin du.

Egia esan, ni KZgunearen blogeko irakurle erregularra naiz, baina duela aste pare bat ez naizela sartu. Oraintxe bertan begiratu eta egunean jarriko naiz aplikazio honekin eta han aurkitzen dudan informazio interesgarri guztiarekin.

Eta zuek ezagutzen duzue KZgunearen bloga? Begiratu eta ikusiko duzue nola gustatzen zaizuen.

KZgunean ikusiko dugu elkar!!