Gaur egun, modako formatua dirudi sarean erosteak, gero eta jende gehiagok erosten du interneten.
Ziur noizbait zure hiriko dendetan aurkitu ezin den produktu hori interneten edo online erosi behar izan duzula?
Egia da pertsonen portzentai altu bati oraindik mesfidantzaz ematen diola horrela erosteak, beldur dira. Benetan ondo egiten dute, internet iruzurrezko orriz beteta dago, non helburu bakarra eroslea engainatzea den. Kontuz ibili behar dugu iruzurgile hauen saretan ez erortzeko eta gure datuen segurtasunaz arduratu behar gara.
Gaur KZblogean webgune seguruak iruzurrezkoetatik identifikatzeko jarraibide batzuei buruz hitz egin nahi dizuegu erosketa seguruak egiteko. Jarraibide hauek kontutan hartzen baditugu, errazago izango da iruzurretatik alde egitea. Has gaitezen bada!
Aintzat hartu beharreko alderdiak erosketa segurua egiteko:
- Erosketa egiteko erabiliko den ordenagailuaren egoera: Onlineko erosketetan, datu pertsonalak sartzen ditugu oro har, baita bankuko datuak ere; horregatik, gomendagarria da Firewall bat jartzea. Nahiz eta Sistema Eragile gehiengoak suebaki berezkoa eduki, aparte beste bat jartzea ez da ideia txarra. Badaude doako eta kalitate handiko suebaki asko.
- Pasahitz sendoak sortu web-orrietan erregistratzen garenean. Beti gogoraraziko dizuegu pasahitz seguruak sortzearen garrantzia.
- Saltzailearen fidagarritasuna egiaztatu erosketa egin baino lehen, baina zer datu agertuko beharko lirateke?
- Izena edo izen soziala.
- Identifikazio fiskaleko zenbakia (IFZ).
- Gutxienez, haren denda fisiko baten helbidea, edukiz gero.
- Posta elektronikoa edo beste baliabideren bat eduki behar dute, enpresarekin harremanetan jarri ahal izateko.
- Merkataritza-erregistroan erregistratutako zenbakia.
- Datu-bilketari buruzko informazioa ere eman behar digute. Jakin behar dugu zeintzuk diren jasotzen diren datuak eta zertarako erabiltzen dituzte.
- Ezinbestekoa da erosketa-baldintzak ondo irakurtzea. Bertan agertzen dira bidalketa-epeak eta itzulketa-gastuei buruzko informazio guztia.
- Online dendak onartutako ordainketa-metodoak agertu behar dira webgunean.
- Erosketa egiteko, zenbait datu pertsonal eta bankuko datu sartu beharko ditugu. Datu horiek babesteko, dendek SSL motako ziurtagiria erabili ohi dute datu haiek enkriptatzeko. Dendak horrelako ziurtagiri mota badu, nabigatzailearen helbide-barran ikusiko dugu helbidea honela hasten dela: https://
- Online dendak dituen konfiantza-zigiluei erreparatu diegu: Aenor zigilua, Online konfiantza-zigilua..
- Kontuz prezio merkeegiak dituzten online dendekin. Ziurrenik produktuen kopiak dira edo denda faltsuak.
- Interneten saltzaileari buruzko informazioa ere bila dezakegu, aho-aho bat, baina sarean.
- Ez fidatu saltzaileak banku-transferentzia proposatzen dizunean bidalketa-metodo gisa. Ez da inoiz transferentziarik egingo atzerrira, geroago erreklamatu beharko balitz, erreklamazio-prozesua eta dirua berreskuratzea askoz ere zailagoa izango litzateke.
- Saltzaileak ordainketa modu bezela transferentzia proposatze dizunean ez fidatu. Atzerrira ez ditugu inoiz transferentziarik egingo, geroago erreklamatu beharko balitz, erreklamazio-prozesua eta dirua berreskuratzea askoz ere zailagoa izango litzateke.
- Ohizko erosketa batean bezala gorde beti faktura digitalak. Internet bidezko erosketak fakturak izaten dituzte beti. Posta elektronikoz bidali ohi dira eta bertatik inprimatu daitezke.
Sar ezazu zure iruzkina