Gaur teklatuaz hitz egin nahi dizuegu, gure ordenagailuan, tabletean eta telefono mugikorrean ezinbesteko elementua baita. Egunero ikuitzen dugu teklatu bat. Baina noiz hasi ziren erabiltzen? Zergatik dute teklek posizio hori? Hona hemen agian teklatuari buruz ezagutzen ez zenituen bitxikeria batzuk:

Nork asmatu zuen? Bere sorkuntza idazmakinari lotuta dago. 1868an Christopher Latham Sholesek, Carlos Glidden eta Samuel W. Soulerekin batera, lehen idazmakina asmatu zuten. Ondoren E.Remington and Sons-i saldu zioten ideia eta 1874an lehenengo idazmakina jarri zan salgai.

Zenbat tekla ditu teklatuak? Normalean, teklatuek 101 eta 105 tekla artean izaten dituzte, baina 107 teklaturen bat ere aurki dezakegu. Baita ere tekla kopuru txikia duten teklatuak ere badaude, 64 eta 68 artekoak.

Zergatik ez dago teklatua alfabetikoki ordenatuta? Lehen idazmakinekin eskuz baino azkarrago idazten zen, baina teklak abiadura handiagoan zanpatzereakoan batak bestearekin  elkar jotzen zuten eta trabatu egiten ziren.  Teklak alfabetikoki ordenatuak zeudelako gertatzen zen hori. Denbora luzez saiatzen egon ondoren, Sholesek letren kokapena berri bat ezarri zuen, hiru lerrotan banatu zituen teklak. Teklatu horri Qwerty deitzen zaio goiko lerroko lehenengo sei letrek hitz hori osatzen bait dute.

Hala ere Qwerty teklatu guztiak ez dira berdinak; teklatu espaniarrean ñ hartzen duen lekua, portugesezkoan Ç letrak hartzen du. Alemaniarrean, Z eta Y teklak trukatuta daude, ondorioz  haien teklatua ez da Qwerty, Qwertz baizik. Frantsesean, Q eta W letrak dira A eta Z teklekin trukatzen direnak; horrela, Azerty teklatua da, eta M tekla L teklaren eskuinaldean dago kokatua.

F eta J teklak eskuak teklatuan jartzeko gida bezela eralbiltzen dira. Tekla horiek marka horizontala dute koska bat bezela; horrela, teklak teklatuari begiratu gabe identifikatzen ditugu. Zure behatz erakusleak haietan kokatzen badituzu, ikusiko duzu bihotzeko hatzak, eraztunak eta meñikeak lasaitasunez kokatzen direla F eta J hizkien ondorengo letretan, modu hortan behatz guztiak erabil ditzazkegu idazteko.

Mekanografia ikasi nahi duzu? Ikastaro honetan, hasieratik eta oinarrizkoenetik ikasiko dugu mekanografia, teklatuari etengabe begira egon gabe tekleatzeko eta teklatua erraz erabiltzeko trebetasuna eskuratu arte: “Mekanografia. Ikasi hutsetik”