Askotan, Kzgunera gerturatzen diren erabiltzaileentzat, segurtasun gaia kezkarria izaten da beraientzat. Interneten,pasahitzen bidez gure informazioa babesten dugu, horrela publiko egitea saihesten dugu. Pasahitza kandadua edo sarraila bezalakoa da; gure giltzekin gertatzen den bezela, hauek ez ditugu inoiz atean uzten, edonor sar daitekeelako gure etxetan, beraz, ondo gorde behar dugu.
Pasahitz seguruak sortuz, hirugarren pertsonek gure informazio pertsonala eskuratzea saihesten dugu; beraz, gure ardura da pasahitza seguruak sortzea.
Erabiltzaile eta pasahitza baten konbinazioari esker, hainbat sistema informatikotara sar gaitezke, biak ezinbestekoak izaten dira kasu askotan. Sistema horietan, datu pribatuak kontsultatzeaz gain, informazioa aldatzen duten eragiketak eta transakzioak ere egin daitezke, horregatik erabiltzaile eta pasahitzak izatearen garrantzia. Adibiderik ohikoena gure banku-kontua da, eta normalean internetetik sar gaitezke bertara, saldoak kontsultatzeko, ordainketak egiteko, transferentziak baimentzeko eta abarretarako aukerarekin, erabiltzailea eta pasahitza eskatuko ez balu sartzeko edonor posible litzateke sartu.
Jarraian, zure pasahitzak seguruagoak sortzeko aholku batzuk gomendatzen dizkizugu:
- Erabili gutxienez 8 karaktere, eta horietatik maiuskulak, minuskulak, zenbakia eta karaktere bereziak konbinatu behar dituzu.
- Zure pasahitzak maiz aldatu, noizbehinka aldatzea ondo dator.
- Ez erabili pasahitz bera kontu desberdinetarako, pasahitzak errepikatzea ez da segurua.
- Ez erabili datu pertsonalik pasahitzetarako (seme-alaben izenak, jaiotze-datak, maskoten izenak, etab.)
- Ez erabili asmatzeko errazak diren pasahitzik, mota hauetakoak: « 12345 »/« admin».
- Kontuz “bai” erantzun badiogu ordenadoreak pasahitza gordetzeko galdetzen dutenean. Pasahitza geurea ez den ordenagailu batean gordetzen badugu edonor sartu daiteke, ordenadoreak ez duelako pasahitza eskatuko gordeta bait dauka.
- Urrezko arau bat ere badago: inoiz ez da pasahitza idatzita uzten, ez paperean, ez ordenagailuko artxibo batean. Ezezagunei ere ez diegu esaten.
Gomendioen ondoren, pasahitz seguruak sortzen lagunduko diguten trikimailuak aipatuko dizkizugu, jarratitu irakurtzen bada:
- Esaldi batetik abiatu, pentsatu zuretzat bakarrik esanahi berezia duen esaldi bat. Adibidez: Aitaren taberna itxita dago erretiroagatik. Orain hartu hitz bakoitzeko lehen letrak: ebdmpecpj eta gehitu zenbaki-konbinazio bat, adibidez, letren artean: eb7d3mpe2cpj. Listo badaukazu pasahitza bat. Esaldirik bururatzen ez bazaizu, zure abesti gogokoenaren izenburua erabil dezakezu.
- Oraindik pasahitza seguruak sortzea zaila iruditzen bazaizu, pasahitzen kudeatzaile bat erabiltzeko aukera izango duzu beti. Pasahitzen kudeatzaileek, asma ezinak diren pasahitzak sortzeaz gain, pasahitz horiek ere gorde egiten dituzte, nahi dugunean erabili ahal izateko. Hori bai, kudeatzailera sartzeko pasahitza gogoratu beharko duzu, baina hori bakarrik.
Sar ezazu zure iruzkina