Gaur, KZgunearen blogean, ActionDash eta Ongizate Digitala izeneko bi aplikazioz hitz egingo dizuegu. Aplikazio hauek bizitzaren eta telefonoaren arteko oreka aurkitzen lagunduko digute , baita ere mugikorrarekiko mendekotasuna gainditzen ere. Biak pantailen aurrean igarotzen dugun denbora murrizteko balio dute. Aplikazio hauek erabilita, erabiltzaileak egunero kontsultatu ahal izango dugu gure ohitura digitalen laburpen bat, hala nola aplikazio bakoitza erabiltzeko maiztasuna, jasotzen ditugun jakinarazpenen kopurua, baita ere jakin dezakegu, zenbatetan kontsultatzen dugun gailua edo desblokeatzen dugun.

Android 10etik aurrera, Googlek Ongizate digitala izeneko aplikazio bat eskaintzen du bere sistema eragilean, telefonoaren aurrean zenbat denbora pasatzen dugun jakiteko balio duena. Eta ez hori bakarrik, aplikazio bakoitzaren erabilera-denbora edo pantaila zenbat aldiz desblokeatu dugun ere ikus dezakegu. Ongizate Digitala ezarpenen barruan aurkituko dugu beste atal bat bezala. Gure mugikorrak aurreko bertsio bat badu, ActionDash aplikazioa deskargatu dezakegu. Biak modu berean funtzionatzen dute, desberdintasunak gutxi batzuk dira.

ActionDash eta Ongizate Digitala

Bietako edozeinek, beste ezerri erreparatu gabe, pantailaren aurrean igarotzen dugun denbora murrizteko eta kontrolatzeko balio digu.

ActionDash aplikazioa instalatzeko, gogoratu Play Store-ra joan eta handik deskargatu behar dugula.

Baina zertan lagunduko digute bi aplikazio hauek?

  • Pantailaren aurrean pasatzen dugun denbora murrizten lagunduko digute.
  • Distrakzioak murrizten zerbait egiten ari garenean.
  • App zaratatsuak detektatzen.
  • Eraginkortasuna eta produktibitatea handitzea.
  • Mugikorretik sarriago deskonektazen.
  • Telefonoarekiko adikzioa gainditzea eta pantailaren aurrean egonten garen denbora administratzea.
  • Familiarekin kalitatezko denbora pasatzea.
  • Mugikorraren aurrean alferrik galdutako denbora murrizten lagunduko digute.

Zeintzuk dira aplikazio hauen funtzioak?

  • Pantaila-denbora: app bakoitza zenbat erabiltzen dugun eta guztizko erabilera-denbora esaten digute.
  • App bakoitza zein maiztasunekin erabiltzen ditugun jakin dezakegu, app bakoitza zenbatetan irekitzen dugun esango digu.
  • Jakinarazpenen historia: zenbat jakinarazpen jasotzen dituzun.
  • Desblokeoen historia: zein maiztasunekin berrikusten duzun telefonoa edo zein maiztasunekin desblokeatzen duzun zure gailua
  • Modu enfokatua: funtzio honek aukera ematen digu distraitzen gaituzten app-ak ukitu bakar batekin geldiarazteko, horrela gure denbora hobeto aprobetxatu ahal izango dugu. Era berean, ordutegi bat ezar dezakegu aipatutako modua aktibatzeko eta distrakzioak murrizteko lanean, eskolan edo etxean gauden bitartean.
  • App-ak erabiltzeko mugak: gehiegi erabiltzen dugun edozein app aldi baterako blokeatzen dezakegu, eta erabilera ere mugatu dezakegu.

Ikasten jarraitu nahi duzu? KZgunean zure beharretara eta interesetara egokitzen diren ikastaro sorta zabala dugu. Zer iruditzen zaizu “Google aplikazioak ikastaroa zure Smartphonean”? Ikastaro honetan, interneten Smartphone eta/edo Tableterako eskuragarri dauden Googleren aplikazioetako batzuk erabiltzen ikasiko duzu. Googlek pertsonen eguneroko bizitza hobetzeko zerbitzu sorta zabala eskaintzen digu. Posta elektronikoaz gain, lekuak aurkitu, artxiboak eta argazkiak gorde eta partekatu ahal izango ditugu.