Kaixo KZguneko lagunak. Zer moduz zaudete? Ni hemen nago, KZgunera deitzen, teknologia berriekin zalantza edo arazoren bat dudan guztietan egiten dudan bezala. Nire mugikorra leku gutxi geratzen zaiola ohartarazten ari zait denbora guztian. Ez dakit zer egin berarekin. Beraz, hitzordua hartuko dut tutoretza baterako ea honekin laguntzerik daukaten.

Listo! Hitzordua erreserbatu dut. Jonek esan dit deitzeaz gain ez ahazteko KZgunearen webgunetik egin dezakedala, eta gainera, are errazago jarri dutela. Aspaldi ez naiz sartu, baina KZgunearen orri nagusian begiratu ondoren, ikusi dut nola orain “aldez aurreko hitzordua” aukera menu nagusian ateratzen den gainerako atal nagusiekin batera.

Ezin da eskuragarriago egon. Hurrengoan, hitzordua KZgunearen orritik erreserbatuko dut, azkarragoa baita, eta, gainera, asteburuan ere egin dezaket.

Eta zuek laguntza behar duzue gailu mugikorren batekin? Ordenagailua bihurrikeriak egiten hasia da? Kosta egiten zaizue erosketa edo izapideren bat online egitea? Teknologia berriekin zerikusia duen edozertarako laguntza pertsonalizatua duzue KZgunearen tutoretzen bidez.

KZgunean ikusiko dugu elkar!!