Batzuen aburuz, antolaketa on bat izateak eragin zuzena du errendimendu eta emaitza hobeak lortzeko. Ikasturte hasiera berriarekin eta eskolara itzultzearekin, antolatzeko eta eguneroko jarduera guztiak kontrolpean izateko unea da.

Agenda fisikoak oso erabilgarriak eta praktikoak diren arren, gaur KZgunean paperaren ordez pantaila digitalak jarriko ditugu eta zure egunerokotasuna modu errazenean planifikatzen lagunduko dizuten doako hainbat agenda digital erakutsiko dizkizugu.

Agenda digitalak

Agenda digitalak

1. Google Calendar

Aurretik askotan aipatu dugun klasikoa izan arren, tresna praktiko eta erraza da, Android eta iOs gailuetarako eskuragarri dagoena. Nahiz eta antolaketa sinplea eta apaingarri gehiegirik ez izan, erabiltzeko oso erraza da. Google kontu bat edukita, bilerak, urtebetetzeak, hitzordu medikoak edo ikastaroak programatu ditzazkezu, eta hainbat laguntzaile batu helbide elektroniko bakar baten bidez.

2. Todoist

Agenda birtual hau iOs eta Androiderako eskuragarri egoteaz gain, gure ordenagailuan deskargatzeko web bertsioa ere badago. Denbora-tarte jakin batean atazak edo ekitaldiak osatzeko aukera du. Horrela, jarduerak lehenetsiko dituzu denboran, eta ez zaizu eperik pasako. Estetika argia, garbia eta ordenatua du, zure helburuak lortzen lagunduko dizuna

3. Evernote

Multiplataformako app bat da, eta, aurrekoak bezala, ordenagailuko bertsioaz gain, Android eta iOs gailuetarako eskuragarri badago. Nota-fitxategi baten bidez eta Outlook egutegiarekin duen lotura bereziaren bidez antolatzen da. Hala, modu errazenean egin beharreko guztiak apuntatu ahal izango dituzu eta Outlook-en egutegian islatu.

4. Any.Do

Hurrengoa iOs-en, Android-en eta nabigatzaileetarako erabilgarri dagoen aplikazioa da. Zereginen antolatzaile onenetako bat daukagu, lehentasunen arabera sailkatzeko tresna bat erabiltzen baitu: hurrengo egunean osatzeko, astean zehar edo epe luze batean. Gainera, beste tresna batzuekin sinkronizatuta egoteko aukera ere badu, hala nola Google Calendar-ekin. Modu honetan, hitzordu, urtebetetze edo bilera garrantzitsuak gogoratu daitezke ikustarazteko era desberdinetan.

5. DigiCal

Amaitzeko, agenda edo egutegi malgu, pertsonalizagarri eta osoenetako bat aurkezten dugu. Eskaintzen dituen 6 widget eta 40 koloreen bidez, zeregin pertsonalak zein lanekoak antolatzeko aukera ematen du. Aldi berean, kokalekuen bilatzailea, eguraldiaren iragarpena, jakinarazpenak edo alarmak, tokiko jaiak eta edozein emailekin sinkronizatzeko aukerak ere baditu. Azkenik, “modu iluna” jartzeko aukera ere badago, gaueko ikuspena hobetzeko, begiak gehiegi ez nekatzeko eta batez ere energia aurrezteko baliagarria dena.

Zure denbora optimizatzen ikasi nahi? Ez zaitez gogoekin gelditu eta apuntatu KZguneko “Google Calendar. Zure denboraren kudeaketa hobetu” ikastarora!