Ordenagailua, tableta, smartphonea eta abar dituzu. Ez da galdera bat. Guztiak ez badituzu, ziur, behintzat, aipatu berri ditudan gailu teknologikoetako bat izango duzu. Eta orain galdera da: zenbat denbora pasatzen duzu pantaila bati konektatuta lotara joan aurretik?

Galdera hori gaur KZgunean aipatuko dizugun gaia da. Ezagutzen duzu Vamping hitza? Vamping hitza ingeleseko termino hauen arteko loturatik sortzen da: Vampire (banpiroa) eta texting (testu-mezuak idaztea).

Eta horrela definitzen da kontzeptu hori, batez ere gazteei zuzenduta badago ere, gauez gailu elektronikoen pantailari (mugikorrak edo tabletak) itsatsita egon ohi den orori aplika dakiokeena, eta ondorioz, lo-orduak eta atseden-orduak gutxituz joaten dira pixkanaka.

Ohitura horrek, denborak aurrera egin ahala, eragina izan dezake osasunean; izan ere, loorduekin lotutako beste nahasmendu batzuez gain, loezina izateko arriskua areagotu dezake.

Lo nahikoa ez egiteagatik izan daitezkeen ondorio horien zergatia honako hau izango litzateke:

Melatonina loaren zikloa erregulatzen laguntzen duen hormona da. Garuneko ekoizpena eta askapena egunaren orduarekin lotuta dago; horrek esan nahi du handitu egiten dela ilunpetan gaudenean, eta murriztu argia dagoenean. Beraz, argitan jartzen denean, gailu elektronikoen argia barne, garunak melatoninaren jariaketa murrizten du, eta horrek loa hastea eta mantentzea zailtzen du, horrela esna mantentzen lagunduz.

 

Vamping

Vamping: ondorioak

Gailuaren pantailak proiektatutako argiaren eraginpean jartzen denean, garunak uste du oraindik ez dela gaua iritsi. Beraz, bere ustez, ez da lotara joateko garaia, eta lo-falta eta loezina eragiten ditu. Azkenean, atsedenaldia ez da nahikoa, eta ondorio hauek ditu:

  •  Erritmo zirkadianoaren nahasmenduak
  • Nekea
  • Ahulezia
  • Suminkortasuna
  • Ikasteko prozesuen zailtasuna eta moteltasuna
  • Kontzentrazio falta
  • Alterazioak metabolismoan eta obesitatean
  • Defentsa baxuak

Vamping saihesteko aholkuak


Vanping-a eta horren ondorioak saihestu nahi baditugu, oheratu aurreko bi orduetan pantailak eta gailu teknologikoak ez erabiltzen saiatzea da gomendagarriena, baita mugikorra eta bestelako gailu teknologikoak gauez logelatik kanpo mantentzea ere.

KZgunean, gure konpromisoa da Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak hobeto ezagutu ditzazun laguntzea. Horregatik, aurrez aurreko ikastaroak eskaintzen dizkizugu, urrutikoak, bideokonferentzia bidezkoak eta tutoretzak. Zoaz hurbilen duzun zentrora eta kontsultatu zuri hobekien egokitzen zaizun ikaskuntza mota.