Denok entzun dugu Instagram sare sozial ezagunaz zerbait, agian gainera zure profila ere baduzu dagoenerako. Gaur mila milioi erabiltzaile baino gehiago dira sare honetan eta erabiltzaile bakoitzak 30 minutuko media bat igarotzen du egunero. Harrigarria ezta?
Duela denbora bat Instagramek empresei beraien profil espezifikoa sortzeko aukera eman zieten, Instagram profesionala, beraien saltokia promozionatzeko, produktuak, zerbitzuak edo norberak bere burua, artista bat bazara. Gaur egun %81ak Instagram erabiltzen du produktu edo zerbitzuak bilatzeko eta hauetatik erdiak sarean topatu dituen produktu edo zerbitzuak erosten amaitzen du.
Empresa profil batean oso nabarmenak dira ezberdintasunak produktu edo zerbitzuak saltzeko erreztasunari dagokionez. Profilean kontaktuko estekak atxiki ditzakegu, telefono zenbakia, e-maila… Enpresaren webgunean saltzen diren produktuak Instagramera estekatu ditzakegu, atal hau Instagram shopping moduan ezagutzen da. Kontu profesional bat izanez gero istorioetan estekak atxiki ahal izango ditugu. Gure argitalpenek zenbateko helmena izan duten jakiteko gure profilean edozein unetan kontsultatu dezakegun estatistika atal bat agertzen da.
Kontuan izan behar dugu profil profesional bat sortzen badugu bertan argitaratzen dugun eduki guztia guztiz publikoa izango dela, hau da, topatzen gaituen edozein erabiltzailek gure argazkiak, bideoak, jarraitzaileak, istorioak… ikusi ahalko dituela. Arauak ere zorrotzagoak dira profil pertsonal batean baino, beraz argi ibili behar da publikatzen den edukiarekin edo promozioekin. Izan ere arau hauek hausten badituzu IGek zigortu egin gaitzake kontua itxiz edo aldi baterako blokeatuz.
Baliteke iada profil bat izatea, zure negozioa hedatzeko erabiltzen zenuena, baina ez zen kontu profesional bat, eta orain aldaketa egin nahi izatea edo profil berri bat 0etik hastea.
- Ireki instagrama eta saioa hasi edo kontua sortu.
- Behin barruan zaudela, perfileko argazkira sartu (goian eskuin ertzean)
- Eskuinean goi aldean dauden hiru marrak sakatu eta doikuntzetan sartu, Kontua.
- Azken atalean bi aukerak izango ditugu:
- Daukagun kontua kontu profesionalean bilakatu.
- Kontu profesional berria erantsi.
- Enpresaren kategoria aukeratu (jatetxea, arropa, zerbitzua…) edo zure lanbidea (sortzaile digitala, argazkilaria, musikaria…) eta Onartu.
Sar ezazu zure iruzkina