Sartu gara abenduan, urteko azken hilabetea, polboroiena, turroiena, argiena, gabon kantena… eta opariena. Aurten Kzgunean pajez jantziko gara eta opari idei batzuk emango dizkizuegu, baina nola ez, opari teknologikoak izango dira, ezin du beste modurik izan.

Zerrenda honetan agertzen diren ideia batzuk azken urteetan errepikatu izan dira, urtez urte izan duten arrakastagatik eta hauen bertsio berriak topatuko ditugulako merkatuan baina gadget berriak ere erantsi ditugu zerrendan.

BLUETOOTH ENTZUNGAILUA

Azken urteetan oso arrakastatsuak izaten ari dira, merkatuan gero eta aukera zabalagoa topatuko dugu, diadema antzekoetatik hasi eta botoi batzuk diruditenak arte. Zure musika gogoena edo podcast gustukoenak entzun ahal izatea kalean, kirola egitean… eta kableek ez molestatzea posible da honela, eta gaur egun gainera prezio guztietako gailuak ditugu.

JARDUERARAKO ESKUMUTURREKOAK

Nahiz eta jarduerarako eskumuturreko bezala ezagutu, jarduerarako erlojuak deitu geniezaike, izan ere ordua ere azaltzen bai da. Merkatua zabala da, baita prezioak ere. Egunean zehar eman ditugun pausuak zenbatuko dituen eskumuturrekoetatik hasi eta korrika egin ditugun kilometroak zenbatuko dituztenak arte, baita frekuentzia kardiakoa neurtzen dutenak edo gure ibilaldiak ikusi eta gidatuko gaituztenak.

BOZGORAILU ADIMENDUNA

“Ok, Google”, edo “Alexa” agindupean zeure abesti gogokoena entzun, biharko eguraldi pronostikoa izan edo gogorarazteko alarma programa dezakezu. Laguntzaile birtual hauei esker mugikorrak “ahaztu” gaitezke etxera heltzean eta bere ahots bidezko laguntzailea erabil genezake orain arte gure mugikorrarekin egiten genituen lanak egiteko, gainera bere bozgorailua ere erabil dezakegu musika edo podcastak entzuteko.

TEKLATU TOLESGARRIA

Gero eta gehiago erabiltzen ditugu tabletak eta smartphoneak, badira bere lanean toki aldaketa asko egiten dituztenak edo beraien gailuak alde guztietara eramaten dituzten ikasleak. Teklatu tolesgarria gailu hauetan testu luzeak idatzi behar ditugunerako irtenbide oso ona litzateke, izan ere bere teklatua une horietan ez da erosoa izaten. Alde batetik arinak direla dugu eta bestetik tamainak txikiak direla, tolesgarriak direnez bildu eta toki gutxi behar da gordetzeko.

BASKULA ADIMENDUNA

Etxean beti erabili izan ditugun baskula orain adimentsuak bihurtu dira. Baskula hauek gure mugikorrera konektatzen dira eta pisua, GMI eta gorputz grasa neurtzen ditu, izan ere datu guzti hauek kontuak hartu behar lirateke eta ez kiloak soilik. Intentsitate bajuko seinale elektriko bat bidaltzen digu gorputzeko polo batetik bestera eta honela neurketa egiten du. Datuak appean gordetzen dira eta profilak sortu ditzakegu estatistikak gorde eduki ahal izateko.

MINI PROIEKTOREA

Zinemaz maiteminduta dauden horientzako aproposa, neguko egun hotzetan sofan mantarekin tapatuta pelikula bat ikustea askoz dibertigarriagoa izango da honela. Lanean aurkezpenak egiten baditugu ere hautabide ona izango da ez dugula proiektore haundi eta pisutsua gainean eraman beharko. Txiki eta arinak diren proiektore hauek erraz eraman litezke eta erabili ostean ez dute leku askorik okupatzen. USB eta HDMI konekxioekin topatuko ditugu gure smartphone edo tableta konektatu ahal izateko. Wifia edo bluetooth dunak ere topatuko ditugu kablerik gabe konektatu ahal izateko. Zure gailua konektatu proiektorera, zure streaming plataforma gogokoena piztu eta gozatu.

NOTA DIGITALIZATZAILEA

Papera, zirriborroak eta notak maite dituztenentzako opari gogokoena. Gailu honek azalaren barnean sentsore batzuk ditu instalatuta eta honela zein puntutan marrazten ari garen antzematen du. Boligrafoz paperean marraztuko dugu, bitartean gure mugiko edo tableta bluetooth bidez gailura konektatua egongo da eta pantailan une oro nota digitalizatua agertzen joango zaigu.

ADIMENDUN UR BOTILA

Ura edatea ahazten zaien horietakoa bazara eta horregatik gorputza hidratatzea ahazten baduzu toxinak kanporatzeko, muskuluak estimulatzeko, osasun kardiobaskularra obetzeko… jakin dezazula adimendun ur botilak asmatu direla. Botila berrerabilgarri hauek sensoriak dituzte informatu eta jakinarazteko, botilak edo bere app mugikorrean, bluetooth bidez: non bete, orain edan beharko genukeen hidratatzeko, zenbat, zenbat edan dugun egunean zehar… Gainera batzuk extra batzuk dituzte argia, bozgorailua edo kanpo-bateria.

Zure egunerokotasunean lagunduko dizuten appak ezagutu nahi badituzu, eman izena “Zure egunerokotasuna hobetuko duten aplikazioak” ikastaroan zure KZgunean.