Kaixo KZguneako lagunak. Zer moduz zaudete? Ba al zenekiten KZgune batzuetan badituzuela postontzi batzuk zuen mugikor zaharrak uzteko? Handik nator ni, eta gordeta neuzkan 2 utzi ditut.

Alboan GKEaren kanpaina bat da. KZguneak mugikorrak biltzen laguntzen du eta Alboan birziklatze-prozesuaz arduratzen da. Mugikor batzuk egokitu daitezke, eta ezinezkoa bada, horiek osatzen dituzten materialak berreskuratzen dira. Nolanahi ere, erauzketaren gaineko presioa gutxitzen da, eta zabortegietan amaitu eta ingurumena kutsa ez dezaten zaintzen da.

Egia esan, inoiz ez nuen pentsatu nondik ateratzen diren aparatu hauek. Behar diren mineral gehienak baldintza ankerretan lan egiten duten eta behartsuenen giza eskubideak urratzen diren herrialdeetan ateratzen direla azaldu didatenean, gailu mugikorrei buruz dudan pertzepzioa aldatu egin da.

Nik dagoeneko ekarri dut nire aletxoa nire mugikor zaharrak birziklatzen, eta orain kontsumo jasangarriagoa egin eta daukadana hobeto erabiltzeko asmoa dut, ahalik eta denbora gehien iraun dezan.

Eta zuek? Badaukazue mugikorrik? Animatu birziklatzera! Badakizue non den.

KZgunean ikusiko dugu elkar!!