Duela hilabete batzuk Google Illustrations edo Google Ilustrazioak  sorrera iragarri zuen Googlek. Izenak dioen bezala, irudi pertsonalizagarriak dira, Googleko gure profilean erabili ahal izateko. Lantzamendu honi esker, kolorez betetako hainbat ilustrazio erabil ditzakegu, mota guztietako paisaiak, animaliak, pertsonak, ideiak edo, besterik gabe, inguruneak. Guztiekin gure irudia pertsonalizatu ahalko dugu. Ilustrazioak ere pertsonalizatu ditzazkegu: kolorea, atzealdea aldatu… Momentuz Androiderako bakarrik dago eskuragarri, beraz mugikorra erabili beharko dugu.

Zer pausu eman behar ditugu Googleren profilaren argazkia aldatzeko?

google ilustrazioak

Jarraitu irakurtzen jakiteko, oso erraza da:

  • Gure mugikorrean Gmail aplikaziora joango gara.
  • Goiko eskuineko aldean gure perfil irudian sakatuko dugu (irudirik ez badugu, gure izenaren iniziala agertzen da google-n, letra baten bidez).
  • Berriz irudi edo letraren gainean sakatuko dugu. Fijatu zaitez kamera baten ikonoa ageri dela beheko eskuineko izkinan.
  • Jarraian perfil irudian erantsi botoia sakatuko dugu. Perfilean irudi bat jarrita badugu, aldatu botoia sakatu beharko dugu
  • Orain, gure perfilerako nahi dugun ilustrazioa aukeratzea faltako litzaiguke.

Google Ilustrazioak kultura, interes eta jatorri desberdinekin lotutako irudiak biltzen ditu. Irudi-galeria inklusibo eta moldakorra sortuz.

Irudi bakoitzean koloreak eta atzealdea gure gustura molda ditzakegu. Marrazki osoa edo marrazkiaren zati bat ere erabil dezakegu gure perfilaren irudia osatzeko. Ilustrazioa pertsonalizatzeko aukerak bat baino gehiago dira. Horrela perfilaren irudi bakarra izan dezakegu, besteetatik desberdina.

Googlek etengabe lan egiten du ilustrazioen bilduma handitzeko, eguneratzeei adi egon beharko dugu. Gogoratu aplikazioak eguneratzeen bidez modernizatu egiten direla.

Google ilustrazioak proposaturiko iriudiak gustokoak ez baditugu, mugikorrean dugun argazki bat ere erabili dezakezu perfileko irudi gisa.

Zure diseinuak sortzea nahi al duzu? Gaur egun, oso erraza den Canva tresna erabiliz diseinu munduan lehenengo hastapenak egin ditzakezu. Gainera, makina bat txantiloi izango duzu zure irudiekin pertsonalizatu ahal izateko. Deskargatu eta partekatu zure diseinuak! Eman izen “Canva. Ikasi diseinatzen” kurtsoan!