Zer da QR kodea?

QR kodea bi dimentsioko barra-kode karratu bat da eta kodeatutako datuak gorde ditzake. QRaren barneko datuak webgune ezberdinetarako estekak izan ohi dira (URLak). QR-a barra-kodearen bilakaera da. Informazioa puntu matriz batean edo bi dimentsioko barra-kode batean gordetzeko erabiltzen da. QR-a hiru karratu ditu ertzetan, hiru ertz hauek irakurleari kodearen posizioa detektatzeko aukera ematen dizkiote. Covid-19 dela eta; orain papera baino gehiago, QR kodeak aurkitu ahal izango ditugu: antzokietan, jatetxeetan… paperarekin kontaktu fisikoa ez izateko eta birusaren kutsadura saihesteko. Sistema hau ekologiara aplika daiteke, papera gehiago aurresteko.

 

Nola erabili QR kodea?

1. Play Store-en “lector códigos QR” aplikazioa dohainik jaitsi.
2. Mobileko kamera eraman QR kodera.
3. Aplikazioaren bitartez kodea eskaneatu.
4. Eskaerak tramitatu arte itxaron.
5. Aplikazioak QR kodea exekutatuko du eta emandako URLra sartu nahi zaren galdetuko dizu.
6. Web orri batera bideratuko zaitu eta eskuragarri dagoen edukia ezagutuko duzu.

QR mota desberdinak

1. Webgunea: QR kode mota hau arakatuz, erabiltzaileak web orri batera bideratuko zaitu eta eskuragarri dauden edukiak ezagutuko dituzu. QR kode mota hau ohikoena da.
2. Txartel komertziala: Sartu diren datuak, txartelaren kontaktuetan gordeko dira. Datu hauek ez dira automatikoki gordeko telefonoaren kontaktu zerrendan. Kontaktu desberdinen: izenak, helbideak, telefono zenbakiak, e-mailak… sar ditzakezu.
3. Haririk gabeko sarea: Hari gabeko sareen kredentzialak dituzten QR kodeak dira. Eskaneatu ondoren, telefonoak automatikoki konektatuko dira.
4. SMS bat bidali: Telefono zenbakiak SMS batean gorde beharko dituzu. Telefono zenbakiak eskaneatu beharko dira eta bidali baino lehen berretsi beharko dira.
5. Mezu elektroniko bat bidali: SMS QR kodearen berdin funtzionatzen du; Alde txiki batekin bakarrik, mezu elektronikoaren edukia, gaia eta hartzaileak sartzen direla eskaneatu ondoren entrega egiteko.
6. Deitu telefono-zenbaki batera: Sartu telefono-zenbaki bat QR kodea sortzean. QR kodigoa eskaneatzean, erabiltzaileei telefono zenbakira deitzeko eskatuko zaie.
7. Gehitu ekitaldi bat egutegian: QR kode hauek eskaneatu ondoren, datuak zure telefonoaren egutegian gorde nahi dituzun galdetuko zaizu. Datuak zure egutegian gehituz gero, data horren egunean gogorarazteko abisua helduko zaizu.
8. Geokokapena: QR kode hauek sortzean, leku baten latitude eta longitude koordenatuak sartzen dituzu. Datuak arakatuz gero, erabiltzaileek gogoko duten lekuaren kokapena aurkitu ahal izango dute geokokapen aplikazioan.
9. Testu arrunta: QR kode mota sinpleena da. Testu arrunta kodeatuta dago eta testua eskaneatu ondoren pantailan bistaratuko da. Testuan nahi duzuna idatz dezakezu.
10. Dinamikako kodigo QR: Funtzio berri erabilgarriak eskaintzen dituen webgune desberdinetara bideratzen zaituen kodigo QR mota bat da.

Nola sortu QR bat dohainik

1-www.codigos-qr.com web gunean sartzen gara.
2-QR kode sortzailearen atalera joaten gara.
3-Goian, erabili nahi dugun zerbitzua hautatzen dugu.
4-Datuak nahi dugun atalean sartu ondoren, “generar QR” atalari ematen diogu.