Laster urteko festa garrantzitsuenetakoa ospatuko dugu: Gabonak. Urte osoan itxaroten pasatzen ditugun datak dira Gabonak, gehienak gustokoak dituen festak dira. Gabonak iritsi aurretik, egingo ditugun menuak planifikatzeko unea izaten da. Dena ondo antolatuta edukitzea ezinbestekoa da. Gaur menu desberdinak egiteko aplikazio desberdinez arituko gara. Google Play menu desberdinak prestatzeko erabili ditzazkegun aplikazioez beterik dago, aukera oso zabala da. Proposatuko dizkizuegun aplikazioak dohainezkoa dira, iragarkia gutxi batzuk dauzkate eta oso errazak dira erabiltzen.

Gabonetako errezeten aplikazioak

Has gaitezen Gabonetako errezeten aplikazioak ikusten!

  • Recetas de Navidad: Gabonetako errezeta goxoak dauzkan aplikazioa, errezeta bakoitzean bere osagiak ikus daitezke eta prestatzeko modua ikus dezakegu ere. Guzti hau platera nola geratu beharko litzatekeen erakusten duen argazki batekin batera.
  • Recetas Navideñas: aplikazio honetan lehen plateretako errezetak, entsaladak eta postreak aurkituko ditugu. Aplikazio hau mugikorrean edo tabletean zuzenean deskargatu ondoren, ez da beharrezkoa Internetera konektatuta egotea.
  • Recetas navideñas: behin betiko Gabonetako menua prestatzeko aplikazioa: mahaikideak harritzeko errezeta pila bat dauzka. Errezetaren osagaien zerrenda osoa izango dugu, errezeta egiteko jarraitu behar diren urratsekin batera. Egosteko denborari eta zati kopuruari buruzko informazio garrantzitsuak ere agertzen dira. Interneterako konexiorik gabe erabili dezakegu.

Gabonetako festetan postre goxoak prestatzeko aplikazio desberdinak aurki ditzazkegu Playstorean.

  • Postres navideños: aplikazio honetan Eguberrietan egin ditzazkegun postre goxoen hainbat errezeta aurkitu genezake, etxean ditugun edo erraz erosten diren osagaiekin eginikoak dira gainera.
  • Postres navideños: Gabonetako postre desberdinak aurkitu ditzazkegu aplikazio honetan, errezeta hauekin zure gonbidatuak txundituko dituzu. Errezeta bakoitzean osagaiak eta elaborazioa izango ditugu, argazki batekin batera.

Youtube ere gomendatzen dizuegu, bideo mordoa dohan ikusteko aukera ematen duen plataforma da. Gaur egun, komunikazio-kanal nagusietako bat da. Asko erabiltzen da edozein motatako bilaketetan.

Nola erabiltzen jakin nahi? KZgunean badugu horretarako kurtsoa: “YouTube. Bideoak ikustea baino askoz gehiago”, bertan bideoak igo, ikusi eta partekatzeko oinarrizko erabilera ikasi dezakezu.