Kaixo KZgunearen lagunak. Zer moduz zaudete? Badakizue gaur tokiko telebistakoek elkarrizketatu nautela KZgunearen 20. urteurrenaren kontura? Ez nekien lanean 20 urte zeramatzatenik.

Nik esan diet oso zerbitzu beharrezkoa dela eta ohiko erabiltzailea naizela. Batez ere ikastaroak gustatzen zaizkit. Mota guztietako ikastaroak daude, batzuk oinarrizkoak eta beste batzuk aurreratuagoak. Gustu guztietarako. Gainera, aurrez aurre egin ditzakegu, urrutitik edo bideokonferentziaz.

Tutoretzak ere nabarmendu nahi izan ditut. Zer egingo nuke haiek gabe? Zalantzaren bat dudanean edo telefonoarekin edo ordenagailuarekin trabatzen naizenean, ez dut zalantzarik KZgunera deitu eta hitzordua hartzeko. Beti dakite edozein arazo konpontzen. Eta zein erraza dirudien behin irakatsi dizutenean, ezta?

Azken batean, zortea da horrelako zerbitzu bat izatea, eta, gainera, doakoa. Eskerrak eman besterik ezin diegu egin KZgunearen arduradunei eta, bereziki, beraien hezitzaileei, pazientzia amaigabea baitute. Ea zerbitzu honek beste 20 urtez jarraitzea daukan!

KZgunean ikusiko dugu elkar!!