Jai hauen gehiegikerien ondoren eta urte berriaren helburu bezala, aktiba zaitez Google Fit aplikazioa erabiliz doan eta iragarkirik gabe. Google Fit Google aplikazio bat da, egiten dugun eguneroko jarduera erregistratzeko, kaloriak, ibilitako distantzia eta egindako urratsak bezalako datuak lortzeko eta eguneroko helburuak ezartzeko balio duena.
Google OMEarekin (Osasunaren Mundu Erakundea) elkarlanean aritu da aplikazio hau garatzeko.
Google Fit- en funtzio nagusiak honako hauek dira:
- Helburu pertsonalak ezartzea.
- Egunean zehar eginiko jarduerak ikustea eta bere iraupena.
- Denboran zehar jarduera konparatu, eginiko bilakaera ikusiz.
- Google Fit-ekin konektatutako beste aplikazioen datuak gorde.
Gure mugikorrak Google Fit aplikazioa instalatuta ez badauka, prozesua honako hau izango da:
- Play Store-ra joko dugu.
- Bilaketa-barran Google Fit bilatuko dugu.
- Aurkitu ondoren, “Instalatu” botoia sakatuko dugu.
Instalazio prozesua amaitzean, gure gailuaren mahaigainean ikono berri bat agertu da, hain zuzen Google Fit-en ikonoa.
Aplikazioan sartu bezain pronto ongietorri mezu bat jasoko dugu eta egin behar dugun lehena erregistatzea da Google (Gmail) kontua erabiliz. Izena eman ondoren datu batzuk osatu beharko dituzu: jaiotze data, sexua, jaioteguna, pisua etaaltuera. Komenigarria da benetazko datuak sartzea markatzen ari garen helburuak gure baldintza fisikoetara egokituak izan daitezen.
Bizitza osasuntsu bat eramateko bi erronka agertzen zaizkigu: “Puntos Cardio” eta “Minutos Activos”.
- Minutos Activos: Sedentarioa ez den jarduera bat egiten igarotzen dugun minutuei dagokio, adibidez, paseo bat ematea edo igogailua erabili beharrean eskailerak igotzea.
- Puntos Cardio: Neurrizko ariketa bat eginez lortzen dira (minutu batengatik puntu bat lortzen da) eta beste jarduera gogorragoa eginez, adibidez korrika egitea (bi puntu eginiko minutuengaitik).
Puntuak batuz, gure buruari ezarri dizkiogun erronkak betetzen joango gara.
Sar ezazu zure iruzkina