Instagramen behin baina gehiagotan hitz egin dugu, bere storietaz, bere reelsez, IGTVz eta azkenekoan kontu profesionalaz. Pixkanaka pixkana berrikuntzak sartzen joan dira appean baina orain arte ez genuen hitz egin Instagram storieseko efektuak nola erabiltzen diren. Baina zer dira Instagram Storieseko efektuak?

Efektuei esker argazki originala aldatu dezakegu, hau da, zure aurpegia betile luzeekin ikusi daiteke, edo barraskilo baten itxura izan. Eszenatokia ere alda dezakegu, bihotzak erori daitezela, palmerak agertu daitezke, data eta ordua erantsi edo beste testuren bat.

Instagramen efektuak nola bilatu ditzakegun ikusiko dugu eta ondoren pausuz pausu efektu hauek gure argazkietan nola erabili ikusiko dugu eta gure storiesak aire berri batekin argitaratuko ditugu.

Efektuak bilatu:

1. Hasiera (etxetxoa) aukeratu, + sakatu goiko aldean, Historia + edo Instagrameko logoa eskuin aldera bultza dezakegu.

2. Pantaila berriaren azpi aldean zirkulu txuri bat agertuko zaigu argazkia ateratzeko eta ezker aldera irristatzen badugu Instagram gomendatuko dizkigun efektuak agertuko zaizkigu, azken zirkuluan Efektuak arakatzeko aukera emango digu.

3. Lupa sakatuko dugu eta efektuak Kategorietan ikusi ahalko dugu.

4. Interesatzen zaizunean sakatu eta efektua Probatu ahalko duzu.

5. Efektua gustatu bazaizu eta zure Storietan ibiltzeko eskura eduki nahi baduzu, efektuaren izenaren gainean sakatu, eta Efektua gorde aukeran sakatu.

Nola erabili gordetako efektuak:

1. Hasiera (etxetxoa) aukeratu, + sakatu goiko aldean, Historia + edo Instagrameko logoa eskuin aldera bultza dezakegu.

2. . Pantaila berriaren azpi aldean zirkulu txuri bat agertuko zaigu argazkia ateratzeko eta eskuin aldera irristatzen badugu Instagramen gordetako efektuak agertuko zaizkigu.

3. Argazkia enkuadratu eta atera argazkia!

4. Zure argazkia argitaratu dezakezu efektu berriarekin.

Historien inguruan gehiago jakin nahi baduzu eman izena KZgunean Instagrameko ikastaroan. Gerturatu KZguneara eta ikastaroan eman izena.