Gaur, Kzgunean, beste behin ere hitz egingo dizuegu WhatsAppez eta azken eguneraketetan eskaintzen dizkigun funtzio berriez. Amaitu berri den 2021ean WhatsAppek izan dituen berrikuntzen artean bistaratze bakarraren funtzioa dago.

Zertan datzan bistaratze bakarra

Bistaratze bakarra mezuaren igorleari pribatutasun handiagoa emateko modu bat da; izan ere, aukera horren bidez, mezua jasotzen duen pertsonaren txatetik desagertuko diren argazkiak edo bideoak bidal daitezke, mezua ireki ondoren, hau da, behin bakarrik ikusi ahal izango da. Gero txatetik desagertuko da. Aplikazioak ere ezin du multimedis artxiboa gorde, birbidali edo nabarmendu.

Beraz, WhatsApp bidez jasotzen diren multimedia-fitxategiak ez dira gailuaren irudi-galerian gordeko. Baina kontuan izan behar da, halaber, irudia edo bideoa behin bakarrik ikusi ahal izango den arren, hartzaileak pantaila- edo grabazio-argazki bat egin ahal izango duela bere galerian gorde nahi badu.

Bestalde, artxiboa 14 egunetan irekitzen ez bada, hartzailearen txatetik desagertuko da.

Hona hemen bistaratze-mezu bakarra bidaltzeko jarraitu beharreko urratsak:

  • Ireki Whatsappeko txat bat.
  • Sakatu erantsitako ikonoa.
  • Aukeratu zure galerian argazki edo bideo bat edo ireki gailuko kamera argazki bat egiteko edo bideo bat grabatzeko.
  • Sakatu 1 zenbakiarekin identifikatutako ikonoa, mezu bat idazteko eremuan ikusiko duzu, eskuinean.
  • Sakatu bidaltzeko ikonoaren gainean.

 

Bat-bateko mezularitzaren posibilitateak ezagutu itzazu KZguneako “WhatsApp. Bat-batekomezularitza zure Smartphonean” ikastaroan