Kaixo KZgunearen lagunak. Zer moduz zaudete? Espero dut urtea ondo amaitu izana eta indarberrituta hastea orain tokatzen zaigun egoerarekin.

Olentzeroren opariez hitz egin nahi dizuet. Aurten mundu guztiari gailu elektronikoren bat tokatu zaio. Iñakik esan dit tablet berria duela eta 2 egun eman dituela tablet hori konfiguratu eta martxan jartzen. Consuelok, azkenean nahi zuen eBook-a du, aspaldi nahi zuen, letra haunditu eta betaurrekorik gabe modu erosoan irakurri ahal izateko. Amaiak berriz ordenagailua asko erabiltzen du, azken belaunaldiko bat erosi du eta badakit behar duen guztia instalatzen ari dela.

Eta zuek? Gailu berri bat daukazue baita ere? Badakizue, ondo irakurri jarraibideak, pazientzia konfiguratzeko eta gozatzeko.

Amaitzeko, gogorarazi nahi dizuegu erabiltzeko edo konfigurazioan zalantzaren bat izanez gero, KZgunean tutoretza pertsonalizatua egiteko hitzordua har dezakegula beti, eta, ziur asko, laguntza edo orientazioa eman diezaguketela.

Hau zortea horrelako zerbitzu bat izatea, ezta?


KZgunean ikusiko dugu elkar!!