Gaur egun ia denak ateratzen gara kalera, korri egitera, paseatzera edo mendira gure mugikorrarekin. Baina mendira irteten garenean faktore batzuk izan behar ditugu kontuan behar bezala erabili eta mugikorra larrialdi unean prest izateko. Ondoren jarraitu behar genituzkeen gomendio batzuk ikusiko ditugu.
Alferrikako deiak ez egin
Lehenengo arrazoia lineak saturatzea ekiditea da, blokeatu ez daitezen. Adibidez, uhizi edo elur jauzi bat balego eta denok etxekoei deika hasiko bagina ondo gaudela jakinarazteko, lineak ez genituzke libre utziko une horretan laguntza eskatu behar duenari eta berak deia egitea beharrezkoa luke. Ondo gaudela jakinarazteko SMS bat edo sare sozialak ibiltzea da egokiena, une motz batez soilik aseko bailukete linea.
Mugikorreko bateria behatu
Gure smartphoneko bateria agortu egiten da eta gainera ibiliko garen zonaldeko kobertura eta sarea urriak badira are gutxiago iraungo digu. Horregatik komenigarria da argibide hauek jarraitzea bateria izateko:
- Egokiena hegazkin modua aktibatzea da, honela behar ez ditugun funtzio asko itzaliko dira eta bateriak askoz gehiago iraungo digu.
- Pantailaren dizdira jaitsi eta dizdira automatikoa desaktibatu.
- Hegazkin modua ez baduzu aktibatu, wifi eta bluetooth konexioak itzili. Datuen kasuan 3Ga piztu izan ere 4Gak bateria asko kontsumitzen du.
- Bateria eramangarri bat baduzu obe, gogoratu kargatua izatea 😉
Walkie talkie appek ez dute beti funtzionatzen
App hauek ere kobertura behar izaten dute, nahiz eta askotan zure operadorearen seinalea ez erabili. Beraz kobertura ez dugun punturen batean appak ez du funtzionatuko eta larrialdi zerbitzuei ezingo genieke abisatu. Obe da SMS bat bidali eta gure mugikorrak seinale txiki bat topatzen duen uneari itxarotea.
Mugikorraren laguntzak orientatu
Aurretiko neurriak hartu ditzakegu ibilbidea prestatu, ekipamendu ona eraman, mapa bat izan, segurtasun teknika ezagutu baina hauez gain gure mugikorrak ere orientazioarekin lagun gaitzake. Gehienek ipar-orratza izaten dute baina zureak ez duela ikusten baduzu instala ezazu bat, beti ere obe biltegiratzeko leku gutxi behar badu.
GPSa ere izaten du, Google Mapsen kasuan bezala, mapa ireki eta gure kokapena jakin ahal izateko. Honi esker larrialdi zerbitzuetara gure koordenadak bidali ahalko ditugu. Gogoratu Google Maps konexio gabe erabili dezakegula, modu honetan datu kontsumoa ekidingo dugu eta bateri gastu extra ere bai.
Smartphonea zaindu
Bateria eta lineen saturazioaren harira, obe da mugikorra ez erabiltzea ez bada guztiz beharrezkoa, ez begiratu sare sozialak ezta telefonoz hitz egin ere ez bada guztiz presazkoa. Gure mugikorrak ondo funtziona dezan zaintzea da onena, hauts eta urarekin kontaktua ekidin, poltsikoan badaramagu obe da pantaila izter aldera eramatea haustea ekiditeko, muturreko tenperaturak ekidin bateria kaltetzen baitute. Jarraitu gomendio hauek bateriaren bizitza optimizatzeko.
112 Sos Deiak appak instalatu
Blog honetak app honen inguruan hitz egin dugu baita bere berrikuntzez. Larrialdi kasuan asko lagun gaitzake eta larrialdi zerbitzuei laguntza erraztu.
Gogoratu larrialdiko kontaktu bat gure mugikorrean izatea garrantzitsua dela, larrialdi zerbitzuek familiako kide edo ezagunen batekin kontaktatu ahal izateko.
Sar ezazu zure iruzkina