Askotan entzun izan dugu gure kontuak pasahitz seguruekin babestu behar ditugula, KZgunean ere gai honetaz hitz egin izan dugu: Nola sortu pasahitz seguruak. Badakigu ere kontu bakoitzean pasahitz ezberdin bat erabili beharko genukeela, denak gogoratzea zailtzen du horrek izan ere gaur egun zerbitzu, aplikazio edo plataforma asko erabiltzen ditugu. Baina Googlek horri ere irtenbide bat eman dio, Smart Lock sortu baitu. Baina, zer da Googleren Smart Lock?
Pasahitzak zure Google kontuan gordetzeko kutxa bat da. Pasahitzak gordetzeko funtzioak PCko Chromean eta Android gailuetan erabil daiteke. Modu honetan, adibidez Facebooka zure ordenagailuan erabiltzen baduzu eta ondoren smartphonean appa instalatuz gero, automatikoki saioa hasiko dizu zure mugikorrean, erabiltzailea eta pasahitza sinkronizatuko dituelako.
Nola aktibatu dezaket Smart Lock Chromen?
Erabilera hau martxan dugun jakin ahal izateko Google Chrome abiarazi beharko dugu gure ordenagailuam eta gure Google kontuarekin sinkronizatzen ari den begiratu. Gure kontuan saioa hasi ahal izateko eskuin erpinean aukera agertuko zaigu, saioa hasia badugu, gure profileko argazkia agertuko zaigu. Argazkiarekin batera ikur berde bat badago sinkronizazioa piztuta dagoela esan nahi du.
Nola aktiba dezaket Smart Lock Androiden?
Jarraitu urrats hauek: Doikuntzak > Google > Smart Lock pasahitzentzat. Laukitxoa aktibatu gordetako pasahitzak sinkronizatzeko.
Spotifyk edo Netflixek, beste aplikazio batzuen moduan saioa automatikoki hasteko aukera ematen digu.
Nola erabil ditzaket gordetako pasahitzak?
Erabiltzailea edo posta elektronikoaren laukian klikatzen dugunean giltza bat agertuko zaigu, beraren gainean klikatu eta gorderik duen kontua agertuko zaigu. Kontuaren gainean klikatzean automatikoki erabiltzaile eta pasahitzaren eremuak beteko ditu.
Kontuan izan behar dugu zerbitzu edo plataforma bakoitzeko kontu bakarra izan dezakegula gorderik. Adibidez Instagrameko kontu bat baina gehiago izango bagenu, denak ez lizkiguke memorizatuko. Bat bestearengatik ordezkatu nahiko bagenu password.google.com helbidera sartu beharko genuke eta aldaketak egin, edo konturen bat ezabatu edo erabiltzaileren bat aldatu nahiko bagenu leku beretik egin beharko genuke.
Kontuan eduki beharreko beste puntua bere arriskuak dituela da, izan ere mugikorra norbaiti utzi edo lapurtuko baligute pertsona horrek gure erraztasun berarekin saioa hasi ahalko luke. Gogoratu PIN edo patroi bat erabiltzea gure gailura sartzea horren erraza ez dadin.
Sar ezazu zure iruzkina