2021a Whatsappeko berrikuntza batetik amaitu genuen, jende askok eskatzen zuena gainera eta orain KZguneatik zertan datzan kontatzera gatoz.

Azken aldian whatsappeko audioak eta hauen erabilera asko hazi da baina erabiltzaileek faltan botatzen zuten mezua bidali baino lehen entzun ahal izateko aukera. Eskaerei kasu eginez orain posible da hau. Zure audio mezua graba dezakezu, berriro entzun eta bidali edo mezu berri bat graba dezakezu.

Baina, nola egin dezakegu?

  1. Ireki txat bat apparen barnean.
  2. Mikrofonoaren ikurri zapaldu eta arrastratu goruntz askatu gabe, honela grabazioa blokeatuko da eta eskuak libre izango ditugu.
  3. Hitz egin mezua graba dadin.
  4. Grabaketarekin amaitzeko erdiko REC botoia sakatu.
  5. Mezua entzun nahi baduzu erreproduzitu botoia zapaldu (ezker aldeko hirukia).
  6. Bidali nahi baduzu, hegazkina sakatu edo ezabatu nahi baduzu beste mezu bat bidali ahal izateko zaborontzian sakatu eta prozesua berriro hasi.
Whatsappeko audioak

Whatsappeko audioak

Beste trikimailu hau berriz zertxobait zaharragoa da baina jende askorentzat ezezaguna da oraindik. Audio mezu bat jaso ondoren entzun nahi baduzu baina zure inguruan duzun jendeak mezu ez baduzu entzuterik nahi edo agian soinu asko dago inguruan, nahikoa da erreprodukzio botoia sakatu eta mugikorra belarrira eramatea hitz egiten duzunean bezala, hau da, goialdeko aurikularra zure belarrian ipintzea.

Gogorarazten dizugu, gaur egun, audioen erreprodukzioa abiadura alda daitekeela. Audioaren eskuin aldea hiru abiadura agertzen dira 1x (abiadura normala), 1,5x (abiadura 0,5ean haunditzen du) eta 2x (baimendutako gehienezko abiadura).

 

Whatsappeko trikimailu gehiago ezagutu nahi badituzu, eman izena “WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure Smartphonean” ikastaroan zure KZgunean.