Seguraski azkenaldian kriptomonetekin lotutako albisteak edo publizitatea sarritan entzungo zenituen; eta famatu hori milioiduna bihurtu dela, pertsona horrek kriptomonetetan inbertitu duela eta abar luze bat.

Gaurko sarreran zer diren, nola erabiltzen diren, zertarako balio duten… argitzen saiatuko gara.

Kriptomonetak, kriptodibisak edo kriptoaktiboak ere deituak, trukerako balio duten bitarteko digitalak dira. Txanpon baten funtzioa betetzen du, baina erabat digitalak dira. Beste modu batera esanda, ingurune digitaletan ondasunak eta zerbitzuak erosteko erabili ahal izango dugun diru digital mota bat da. Hori bai, garbi izan behar dugu ez daudela inongo finantza-erakundek araututa.

criptomonedak

Has gaitezen kriptomoneden inguruan izan ditzazkegun zalantzak argitzen bada:

Non eros ditzazkegu kriptomonedak?

Interneten kriptomonedak erosteko hainbat plataforma aurkituko ditugu. Batzuk besteak baino seguruagoak izaten dira, horregatik erosketa egin aurretik informatzea komenigarria da. Plataforma hauetan, nahi dugun kriptomoneda kopurua erosi eta gure kreditu txartelarekin ordainduko ditugu.

Zenbat kriptomoneda mota daude?

Mundu osoko merkatuan 9.000 kriptomoneta mota baino gehiago daude. Ezagunena Bitcoin-a da. Jarraian Ether eta Binance Coin izango genituzke. Baina kontuan izan behar dugu ez direla bakarrak. Kriptomoneda bakoitzaren balioa aldakorra dela jakin behar dugun beste gauzetako bat da. Balio hori askotan erosteko eskaintzan oinarrituta kalkulatzen da. Adibidez, kriptomoneta batek 10€ balio badu, baina erosteko eskaintza zabala bada, saltzaileak 15€-tan saltzea erabaki dezake.

Baina non ordain dezakegu kriptomonedekin?

Nahiz eta diru birtualekin ordaintzeak zientzia-fikzio itxura ematen duen, gero eta saltoki gehiagok onartzen dituzte, adibidez:

  • Microsoft-en, bitcoinak erabil ditzakegu jokoak, filmak edo aplikazioak erosteko.
  • Expediak, bidaiak saltzen dituen webguneak, kriptomonedekin zerbitzu batzuk ordaintzeko aukera ere ematen du.
  • Fotocasa, bere orrialdean noizbait ikusi ahal da eraikiren bat salgai kriptomoneden truke.
  • KFC, Subway edo Starbucks ere kriptomoneda onartzen hasi dira ordaintzeko modu gisa.

 

Oraindik kriptomonetak erabiltzera ausartzen ez bazara eta ohiko dirua nahiago baduzu, KZgunean badugu horretarako kurtso aproposa: “Interneteko erosketa eta ordainketa segurua”, zure etxeko lasaitasunetik erosten eta eroso ordaintzen ikasteko.