Pandemiaren ostean QR kodeen erabilera asko hazi dela denok dakigu, batez ere hostalaritzan. Aldaketa hauek baina lehenago jatetxeko karta paperean ikusi ahal izaten genuen baina hauek erabili ezin izanaren debekuarekin berritzeko unea heldu zen eta gaur egun ia jatetxe eta taberna guztiek dute beraien menua edo karta eskuragarri QR formatuan. Ziurrenik pentsatuko duzu derrigorrezkoa dela appen bat instalaturik izatea edukia irakurri nahi izanez gero, baina ez da horrela. Zure smartphoneak badu jada QR kodeak irakurri ahal izateko app bat aurreinstalatu, Google Assistant da.

Google Assistanten barnean Google Lens topatuko dugu, erabilera ezberdin piloa ditu, uneren batean hauez hitz egin izan dugu, baina gaurkoan QR kodeak irakurtzeko duen funtzioaz hitz egingo dugu.

Irakurketarako urrats hauek jarraituko ditugu:

  • Zure smartphoneko mahai gaineko hutsune batean zapaldu eta widgetsetan sartu.
  • Google topatu eta mugikorraren mahai gainera bultzatu.
  • Beste modua Google Chrome nabigatzailea irekiz da.
  • Bilaketa barran, eskuin aldean, kamera itxurako lauki bat topatuko duzu, hau da Lensen ikonoa.
  • Kamera irekiko da Lensen bitartez. Inoiz erabili ez baduzu kamerarako eta biltegirako sarbidea baimendu beharko dizkiozu.
  • “Kamerarekin bilatu” aukeratu, enfokatu eta laukiratu irakurri nahi duzun QR kodea.
  • QR kodearen gainean sakatu.
  • Lensek QRak duen informazio guztia irekiko dizu. Testu bat bada erakutsi egingo dizu, esteka bat bada irekitzea baimenduko dizu, jatetxeetako menuen kasua izaten da, edo agertzen den kontaktua gorde…

Hemendik aurrera QR kodeak irakurtzeko beste modu bat ezagutzen duzu, zure mugikorrean Googleren widgeta bilatu edo Google Chrome nabigatzailea eta Google Lens erabiltzen hasi.

Googlek eskaintzen dituen beste app batzuk ezagutu nahi badituzu eman izena “Google Aplikazioak zure Smartphonean” ikastaroan zure KZgunean.