Azken hilabete hauetan ziurrenik behin baina gehiagotan Covid Ziurtagiria edo Covid Pasaportea aurkeztu beharko zenuen. Agian hegaldi baterako eskatuko digute, jatetxe batean sartzeko, zinera joatean… Eskatzen diguten une askotan ziurtagiriaren argazkia edo PDF dokumentua gure smartphonean topatzea kosta egiten zaigu. Eskura izateko irtenbide bat Google Pay appean QR kodea eranstea izan daiteke. Urrats sinple batzuetan eskura izango dugu eta beti eskura.
Horretarako prozesuan bitartekari egingo duen beste app bat instalatu beharko dugu, Pass2Pay. Google Pay appa instalaturik ez badugu hau ere instalatu egin beharko dugu. Play Store sartu eta bi app hauek instalatu beharko ditugu.
Hau da jarraitu beharreko prozedura:
- Zure Covid ziurtagiriaren PDFa deskargatuko dugu. Edo gure QR kodearen irudia atzeman dezakegu.
- Pass2pay appa irekiko dugu eta behar dugun aukera hautatu. Ziurtagaria deskargatu ezkero, “PDFa ireki” aukeran sakatu edo “Irudia ireki” QRaren irudia gorde badugu.
- Gure karpetan dagoen fitxategia hautatuko dugu eta testuaren identifikazioa onartuko dugu, Pass2Payek QR kodea topatu eta markatu egingo digu.
- Derrigorrezko atalak bete beharko ditugu, ziurrenik appak berak testua topatu eta dagozkien ataletan beteko ditu.
- Pantailaren behe aldera jaitsiko gara eta “Telefonoan gorde” aukeran sakatu (Google Pay logoaren alboan agertuko da)
- Behin txartela sortuta GPay irekiko digu, “Onartu” sakatuko dugu, apparen barnean gorde dezan.
Modu honetan, Google Pay appa ireki ordurako sortutako txartela bere Qrarekin izango dugu ondorengo irakurketarako.
Sar ezazu zure iruzkina