Gaur, azkenaldian sms bidez iruzurrak asko ugaritu dira. Gaurko sarreran hortaz arituko gara, hauek ezagutzea da sahiesteko era bakarra. Zibereraso hauek smishing izenarekin ezagutzen dira eta biktimei testu-mezuak (SMS) bidaltzean datza, konfiantzazko mota guztietako erakundeen itxura daukaten sms-ak dira, hala nola bankuak, Administrazioko enpresa publikoak, dendak…
Helburua, beti bezala, iruzurrak egiteko edo gure dirua eskuratzeko informazio pertsonal guztia (erabiltzailea eta pasahitzak, posta, telefono-zenbakia, helbidea) eta banku-informazio guztia lortzea da.
Zibereraso hauen helburua beti bezala, gure dirua eskuratzeko informazio pertsonal (erabiltzailea eta pasahitzak, posta, telefono-zenbakia, helbidea) eta banku-informazio guztia lortzea da.
Zoritxarrez, gaur egun, engainu mota hori oso ohizkoa da, eta asko dira bertan erortzen direnak.
Zer nolako iruzurra jaso dezakegu SMS bidez?
Hainbat iruzur-mota daude, ohizkoena sms bat iristea da. Sms hauek, erakunde, zerbitzu edo enpresa bategatik pasarazten dira, beste batzutan banku edo garraio-agentzia batengatik pasarazten dira edo beste edozein motatako enpresa batez.
Horrelako sms-ak masiboki bidaltzen dituzte norbait noiz eroriko zain. Sms horien helburua arazo bat sortu dela edo mehatxu bat dagoela sinetsaraztea da. Adibidez, esan diezazukete zure banku-kontuarekin arazo bat sortu dela edo eten egon dela; helburua beti kezka sortzea da. Berez, arazo bat sortzen denean, arazoa konpontzeko beharra sortzen bait da. Horrekin jokatzen dute. Sartu diguten kezka horri esker, sms-ean datorren estekan klik egingo dugu. Hemen dator iruzurraren bigarren zatia: sakatu dugun estekak iruzurrezko orri batera eramango gaitu. Iruzurrezko orrialdeak benetakoen berdin-berdinak, dira engainuan erortzeko eta zibergaizkileen jarraibideak jarraitzeko. Beheko irudian adibide iruzurrezko sms baten irudia agertzen da:
Beste eraso mota batzuetan, mugikorrean aplikazioren bat deskargatzeko eska diezazukete. Kontuz ibili behar da, deskargatzeko esan dizuten aplikazioa birus bat da seguru. Hori duela hilabete batzuk gertatu zen Correosen SMS faltsuekin, mugikor asko infektatu baitzituzten FluBot birusarekin.
Beste kasu batzuetan zibergaizkileek telefonoa erabiltzen dute iruzurra egiteko: enpresa batekoak direla esaten digute, eta gure datu batzuk behar dituztela. Edo arazo bat ikusi dutela ordenagailuan eta konpontzen lagunduko digutela esaten digute. Helburura gure ordenagailura konektatzea da hango datuak eskuratzeko.
Nola saihets ditzazkegu iruzurrak?
Badira kontuan hartu beharrezko zenbait jarraibide:
- Beti egiaztatu behar dugu SMSaren igorlea. Banco Santanderrenak direla esaten badigute izen hori agertu behar da. Izenaren ordez telefono zenbaki bakarra ikusten badugu, ez fidatu, iruzurra da.
- Berrikusi beti SMSek dituzten estekak. Iruzurrezko orrialdeetara eraman gaitzakete.
- Ez fidatu ortografi eta gramatika-akatsak edo itzulpen-akatsak dituzten sms-etaz.
- Jakin behar duzu, halaber, ez bankuek, ez zerbitzu garrantzitsuek, ez digutela telefonoz deituko baieztapen-kodeak eskatzeko. Ezta ere sms baten bidez. Datu garratzitsuak eta babestu beharrekoak direnez, modu presentzialean eskatuko dizkigute.Inoiz ez egin kasurik dei edo sms horiei, nahiz eta zure izena, NANa, senideen izena edo beste datu sentikor batzuk aipatu.
Sar ezazu zure iruzkina