Errealitate areagotuaz hitz egingo dugu baina oraingoan smartphoneko jokoez arituko gara. EA mundu erreala eta mundu digitalaren arteko nahasketa bat da, mundu erreala objektu birtualez bustirik ikusiko baitugu, “mundu mixto” bat eratuz. EAz gehiago ezagutu nahi baduzu gure Youtubeko hitzaldia berrentzun dezakezu.

Errealitateko areagotuko jokoak ezagutuko ditugu, 5 app izendatuko ditugu gure smartphone edo tabletean instalatu ahal izateko

Pokemon GO

Nork ez du entzun sekula Pokemon hitza? Hau da errealitate areagotua hedatu zuen lehen jolasa. Milioika pertsona irten izan dira kalera Pokemon ospetsuak ehizatzera, izan ere, jolas honetako txikiak edozein tokitan egon daitezke ezkutaturik. Gaur egun txikitxo hauei argazkia atera diezaiokegu eta sare sozialetan partekatu eta baita Google Fiten gure ibilaldiak sinkronizatu ere.

Quiver 3D Coloring

App hau gure etxeko txikienekin jolasteko da. Bere webgunetik margotzeko orrialdeak deskarga ditzakegu. Eszenak eta pertsonaiak margotu ondoren, gure gailua hartu, paperera fokuratu eta magia balitz bezala pertsonaiak bizidun bilakatuko dira birtualki gure pantailan.

Devar

Famili giroko app honek animali eta alegiazko pertsonaiekin jolasteko aukera ematen digu kamerarekin aukeratzen dugun tokian. Parkearen erdian herensuge bat ikusi dezakegu edo maitagarri bat gelan. Leku ezberdinetan margotu edo marraztu dezakegu, zeruan, horman… Hiru dimentsioko eguzki sistema bat ikus dezakegu eta planetak ikasi eta ezagutu. Jolas gehiagoren demoak ditugu eskura eta baita koloreztatzeko liburuak erosteko aukera ere, ondoren “bizia” eman diezaiogun pertsonaiei.

Chromville

Quiverren moduan lamina koloreztagarrietan oinarritzen da baina oraingo hauek zientziaz, naturaz, geologiaz… ikasteko balio liezaguke. Orrialdeak sumendiz, itsas munduaz, giza gorputzaz… osaturik daude. Laminak bere webgunetik doan deskarga daitezke, eta inprimatu eta koloreztatu ondoren irudiek bizi hartuko dute gure tablet edo telefonoan.

AngryBirds AR: isle of pig

EA formatuan ere iritsi da txori ospetsuen jolasa. Jolasaren esentzia berbera da, txoriek arrautzak lapurtzen dituzten txerriak bota behar dituzte, baina oraingoan, hiru dimentsioko txoriak tiragoma tridimentsional batekin jaurtiko ditugu eta txerriak berriz gainal erreal baten gainean dauden egituretan egongo dira, gainazal hau gu gauden tokikoa izango da. Jolas honek 40 maila ditu 4 mundu ezberdinetan.

Zure appak sortzen ikasi nahi duzu? Eman izena “APP Inventor. Sortu zure APPak” ikastaroan KZgunean.