Segururaski azken aldian Twitch izeneko zerbaiten berri izan duzu, plataforma bat omen da, baina: Zertarako balio du? Zergatik dago hain modan?… Gaurko sarreran beraz Twitch izeneko plataformaz arituko gara.
Gaur egun Twitch plataforma Amazonen esku dago. Baina 2011ko ekainaren 6an hasi zen zuzeneko transmisioak egiten, garai hartan jabeak beste batzuk ziren. 2014. urtean Amazonek plataforma erosten du 735 milioi euroren truke, kopuru handiagoaz ere hitzegin zen.
Jatorriz gamerrek (jokalariek) erabili izan dute bideo-jokoen partidak zuzenean emateko, baina gero eta eduki gehiago hasi dira eskaintzen, hala nola musika, bizimodua, erabiltzaileekin solasaldiak edo kirola.
Plataformaren esanetan, egunero 17,5 milioi bisitari baino gehiago jaso ditzake, eta hilean 4 milioi eduki-sortzailek baino gehiagok egiten dituzte zuzenekoak plataforman. EEBB da erabiltzaile gehien dituen herrialdea, Alemania, Errusia, Hego Korea eta Frantzia atzetik dituela. 2018ko irailetik Twitch blokeatuta dago Txinan.
Nola erabil dezakegu Twitch?
Twicherako sarbidea hiru harpidetza-mailatan oinarrituta dago. Harpidetza-maila bakoitzak aukera desberdinak eskaintzen ditu, aukera edo funtzio hauek kanalaren jabeak konfiguratzen ditu:
- 1. mailako harpidetza: 4,99 euro hilean
- 2. mailako harpidetza: 9,99 euro hilean
- 3. mailako harpidetza: 24,99 euro hilean
Noizean behin, harpidetza guztietan % 20ko deskontua bezalako eskaintza puntualak izaten dira. Aipatu dugu Twitch Amazonekoa dela; beraz, Amazon Prime kontu bat badugu, Twitchera sar gaitezke inolako kosturik gabe.
Twitchen beste funtzio bat streamers bihurtzeko aukera ematen digula. Edukia sortu eta dirua irabazi nahi badugu, plataforman afiliatu behar dugu. Afiliatu bihurtzeko, nahitaezko baldintza batzuk bete behar ditugu:
- 50 jarraitzaile lortzea
- 8 orduz emititu
- 7 egun desberdinetan emititzea
- Batez beste 3 ikusle izatea
Ibai Llanos 26 urteko bilbotarra da gaur egun Twitch-ek duen eduki sortzaile ezagunenetako bat. Hilean 120 mila euroko irabazia izan dezakeela esaten da. Kriston dirutza!
Oso sonatua izan zen Paris Saint-Germainekoek Ibai Llanos, Messiren aurkezpenera gonbidatu zutenean. Streamerrak 320 mila ikusletik gora izan zituen Messiri eginiko elkarrizketan.

Sar ezazu zure iruzkina