Gaur bidaiak erosteko modua aldatu egin da, pertsona gehienek Interneten bidez erosten dituzte hegazkin txartelak. Googlek Bidaiak hegazkin txartelak merkeagoak aurkitzeko sortutako hegaldi-bilatzailea dela esan genezake baina zer den eta nola erabil dezakegun azalduko dugu gaurko sarreran.

Has gaitezen bada!

Google Bidaiak Googlek 2011n sortutako zerbitzua da. Interneten hegaldi ekonomikoak bilatzeko diseinatutako aplikazioa bada ere, jarduerak, hotelak edo bisitatuko duzun gunean helburu turistikoak esploratzeko aukera ere ematen digu. Beraz bilatzailea baino zerbait gehiago dela esango genuke. Zerbitzuan sartzeko orria honako hau da: http://www.google.com/flights?hl=es

Gaur egun hegaldi bilatzaile asko daude, adibidez: Kayak, Skyscanner, Hopper edo Priceline,Expedia eta abar luze bat. Google Bidaiak horien alternatiba da, erabilera aipatu dizkizuegun plataformen oso antzekoa da.

google bidaiak

Baina zertan da desberdina Google Bidaiak?

Adituek diotenez, Google Bidaiak bilaketa-motor oso indartsua omen dauka, baita ere,funtzio asko dauzka, bilaketan lagunduko digutenak.

Hegazki konpani piletan bilatzeko erabil dezakegu, modu hortan, gure beharretara eta aurrekontura gehien egokitzen den hegazkin txartela erosi dezakegu. Beraz, Google Bidaiak  bilaketa egiten duen pertsonaren beharretara egokitzen diren hegazkin txartelak erosteko balio du. Hegaldi bat bila dezakegu denbora-tarte eta aurrekontu zehatz batekin, Google Bidaiak data perfektua bilatuko du. Horrez gain, Googlek prezio bakoitza 12 hilabeteko epean kalkulatuko du aukeratutako datatik, eta eskaintza hoberik dagoen jakinaraziko digu.

Nola erabiltzen da?

Lehenik eta behin, Google Bidaiak webgunean sartuko gara. Orrialdean sartu ondoren, hegaldiaren datuak sartzeko eskatuko digu, hau da: helmuga, datak eta pertsona kopurua. Momentuan, hegaldien zerrenda bat erakutsiko digu, merkeenetik garestienera ordenatuz. Benetan erraza!

Google Bidaiak daukan beste funtzio interesgarria daten araberako ikuspegia da. Funtzio honekin Google Bidaiak egutegi bat erakusten digu hegaldien data eta prezioekin. Bidaiatzeko data zehatzik ez badugu, hegan egiteko egunik onena aukeratzen lagunduko digu. Jada ez dago aitzakiarik ez bidaiatzeko!

 

Zure bidaia antolatu nahi al duzu? KZguneak ikastaro perfektua dauka: “Zure bidaia planifikatu”. Ikasi eta ezagutu tresna eta aplikazio mugikor onenak garrantzitsua den guztia ez ahazteko. Garraio, ostatu edo informazio interesgarria bila ezazu beste hainbat gauzaren artean.