Irudipen taula, vision board edo ametsen mapa gure amets edo mugak bisualki irudikatzeko modua da , gure gertuko etorkizunaz edo urrunekoaz hausnartzen laguntzen digu, inspiratuz eta norabide horretara eraginez. Collage horiek irudiz, zatiz, baieztapenez, esaldi inspiragarriez, naturako elementu nahiz egunerokoez eratzen da, gure ametsak irudikatzen dituztelarik.

Irudipen taulak bistaratze printzipioan daude oinarriturik, begiratzen ditugunean, gure ametsak gure errealitatean bistaratu behar ditugu.

Irudipen taula hauek gure gailuan instala ditzakegun appen bitartez eratu ditzakegu ez badugu aritu naiz garai batean bezala kollageak sortzen ibili (mozketak, errotulagailuak, kola, guraizeak… ibiliz) KZguneatik zerrenda hau eratu dugu gure ametsak lortu ahal izateko:

Visuapp

App hau sinplea eta erraza da, Android eta iOSerako dago erabilgarri. Galeriatik argazkiak erantsi ditzakegu gure taulara edo baita Internetetik ere. Behin taula prest dugula app gure helburuen inguruan meditatzen lagunduko digu baita bistaratzen ere, izan ere jakinarazpen bat bidaliko digu gure helburuetan pentsatzen jartzeko.

Vision Board

Vision Board aplikazioa erabil erraza da hasierako tutoretzari esker, segituan ulertuko baitugu nola erabili, izan ere app hau ingelesez baitago. Gure taula sortzeko “+” sakatu ondoren gure helburuarekin bat datorren irudi bat txertatu ahal izango dugu eta berariazko deskribapen bat. Doikuntzetan gogorapenen aukera topatuko dugu eta honela taula noiz nahi dugun bistaratu aukeratu ahal izango dugu.

Androiderako deskarga

Visbo

App hau ere ingelez dagoen arren ez dauka zailtasun handiegirik taulak sortzeko unean. Appa abiarazten dugunean pausuak jarraitu eta gure lehen ametsen mapa sortuko dugu. App honen irudiek dugu garrantzirik handiena. Izenburu bat ipiniko diogu taulari eta ondoren taula bakoitzak bere gai orokorra izango du: osasuna, maitasuna, bidaia… eta erlazionaturiko irudi inspiratzaileak. Gure galeria erabil dezakegu edo visbo berarena, argazki oso ederrak dituena. Ondoren taulak musikaz lagundurik bistaratu ahalko ditugu.

Androiderako – iOSerako deskarga

My Vision Board

App sinplea da baina taularen diseinua eratzeko garaian askatasun gehiago ematen digu izan ere argazkiak erantsi, hondo politak erabili, stickerrak erantsi, baita marrazteko aukera ere eskaintzen digu. Taula sinpleak ere sortu ditzakegu eta amaiera data bat ipini gure helburuari, idatzizko xedeak erantsi edo baieztapen ezberdinak jarri eta hondo atseginaz eta musikaz lagundurik ikusi. Appa ingelesez dagoen arren oso erabil erraza da.

Androiderako deskarga

Canva

Beste appekiko aldea baimentzen digun diseinu askatasuna da gure amets mapa sortzerakoan. Une honetan dagoen diseinu aplikazio ospetsuena da. Arrazoia taulak sortzea oso erraza dela da eralda ditzakegun txantiloiei esker, taula huts batetik abiatu gaitezke nahi izanez gero gure irudimenak ez badu mugarik eta ondoren gure helburuak txertatu, irudi, marrazki, esaldi, animazio… bidez. Gure taulak oso inspiratzaileak izango dira Canvari esker.

IOSerako deskarga – Androiderako deskarga

 

Zure ametsen mapak Canvarekin diseinatzen ikasi nahi baduzu, eman izena KZguneako “Canva. Ikasi diseinatzen” ikastaroan.