Gaurko sarreran teknologiak geure burua zaintzeko duen eginkizunaz hitz egin nahi dizuegu. Osasun Wearableak zer diren argitzen saiatuko gara. Gaur egun, teknologia gure osasuna zaintzeko ezinbesteko aliatua bihurtu da. Gero eta gailu gehiagok ematen dizkigute gure osasunari buruzko datu garrantzitsuak. Gailu hauek Wearable izena hartzen dute.
Baina jarraitu baino lehen has gaitezen Wearable hitza argitzen!
Wearablea mugikorrarekin sinkronizatutako gailu elektroniko bat da, gorputzarekin kontaktuan erabiltzen dena eta datuak lortzeko balio duena. Egunero erabiltzen dugun edozein objektu Wearable bat izan daiteke funtzio gehigarri bat gehitzen badiogu.
Baina zer Wearable mota aurki ditzazkegu merkatuan?
- Erloju eta eskumuturreko adimendunak
- Arropa adimenduna
- Betaurreko adimendunak
- Sentsoreak
Gaurko sarreran Osasun Wearableetaz mintzatuko gara. Teknologia osasunaren sektorearen aliatua bihurtu dela ezinbestekoa da ukatzean. Azken urteetan izan den gorakada dela eta, gaur egun oso zaila da zeintzuk dauden zehaztea, baina interesgarrienen laburpen bat egiten saiatuko gara.
Zalantzarik gabe, osasun Wearable ezagunenak eta erabilienak eskumuturreko erlojuak dira. Beri gure gorputzarekin kontaktuan daukagunez, informazio interesgarria eskaintzen digute, gure mugikorrekin elkarreraginean aritzeko aukera emateaz gain.
Zer funtzio izan ditzakete?
Egunean ematen ditugun pausuak kontatzen dituzte, zenbat kaloria galdu ditugun jakinarazten digute, pultsazioak eta odoleko azukre-maila neurtzeko aukera ere ematen dute beste funtzio batzuen artean. Funtzio horiek ezin hobeak dira bihotzeko edo azukrearen arazoak dituzten pertsonentzat. Erloju batzuk pultsuan edo azukre-mailetan anomaliak detektatzeko eta erabiltzaileari abisatzeko gai dira. Beste batzuk berriz, epilepsia bezalako gaixotasunen kontrolean laguntzen dute, berehalako konbultsioak detektatzean eta beste pertsona batzuei automatikoki alertak bidaltzean laguntza behar denean.
Beste osasun Wearable bat betaurreko adimendunak dira; betaurreko hauek funtzio zehatzagoak eskaintzen dituzte. Osasun arloan teknika konplexuak erabili behar diren ebakuntzetan erabili ohi dira. Itsuek edo ikusmen urrikoek ere erabiltzen dituzte: betaurreko hauek ikusten dituzten testuak irakurtzeko gai dira, baita ere ikusten dutena audio baten bidez definitzeko funtzioa izaten dute.
Arropa adimenduna ere nabarmendu behar da: sentsoreak dituzte, mugimendu-jarduerak eta muskulu-jarduerak erregistratzen dituztenak.
Nolanahi ere, gailu Wearableak goraka doaz eta etengabe hazten ari dira azken garaian, gainera urtero sortzen dira funtzio berriak dituzten gailu desberdinak; gainera, pertsona gehienok gure egunerokotasunean guztiz integratuak dauzkagu.
Zure Smartphonerako aplikazioak erabiliz zaindu nahi?
Sar ezazu zure iruzkina