Pandemiaren hasiera ondoren, denok ikusi dugu gure inguruan nola jende askok ohitura berriak hartu dituen, ohitura osasuntsuak. Hauen artean, ospetsuenetariko bat mendia joatearena izan da, xendazaletasuna edo trekkinga. Ohitura berriari gustua hartzen diogunean, batzuetan ibilbide berriak egin nahi ditugu, sarean bilatu eta batzuetan gure ibilbidea eratu ere nahi izaten dugu. Horretarako Google Mapsen ibilbideak sortzeko aukera dugu: lehenengo ibilbidea marraztuko dugu Google My Mapsen bidez gure ordenagailuan eta ondoren gure gailuan bistaratu ahalko dugu Google Maps apparen bidez.

Google Mapsen ibilbideak eratu

Mapa eratu ibilbideko puntuekin

  1. Google My Mapsen webgunea ireki eta gure Google kontuarekin (Gmail) saioa hasi.
  2. “Mapa eratu” aukeratu. Mapa irekiko zaigu, mapari izena eta deskribapena erantsiko dizkiogu.
  3. Ibilbideko interes puntuak bila ditzakegu bilaketa barra erabiliz edo mapa arrastratuz puntuan kokatzeko.
  4.  Bilaketa barraren azpian dagoen “txintxeta”n klikatuko dugu eta mapan X bat agertuko zaigu, irteera puntuan kokatuko duguna. Irteera puntuari izen bat eman.
  5. Ibilbidean zehar interes puntuak eransten joango gara.

Behin puntuak markaturik digula, puntu hauek elkartzeko unea iritsi da ibilbidea hobeto bistaratzeko.

Ibilbidea elkartu

  1. “Marra marraztu” aukeratu, marra edo ibilbidea oinez aukeren artean hauta dezakegu. Kapa berri bat erantsiko digu.
  2. A puntuan irteera puntua erantsi, horretarako mapako txintxetan klikatuko dugu.
  3. Bigarren puntuan klikatu bi puntuak elkartu ahal izateko marra bidez.
  4. “Norakoa erantsi”n sakatu eta gainerako puntuak markatuz jarraituko dugu.
  5. Puntu guztiak elkartu ondoren ibilbide guztia markaturik izango dugu.

Behin mapa eraturik eta pertsonalizaturik dugula, mapa gure lagunekin elkarbanatu ahalko dugu, talde osoak ibilbidea izan dezan. Nondik norakoak ikusi ahalko dituzte kaparen hiru puntuetan klikatuz.

Mapa pertsonalizatu nahi badugu: ikurrak aldatuz, koloreak aldatuz… gure blogeko sarrera hauek irakurri ahalko ditugu:

Google Maps-ekin mapa pertsonalizatuak sortu IIIIII

Smartphoneak ibilbidea ikusi

  1. Google Maps ireki
  2. “Gordetakoak” aukeratu eta ondoren Maps.
  3. My Mapsekin sorturiko mapak agertuko zaizkigu. Maparen izenean zapalduko dugu.

Zure ibilbideetarako tresna gehiago erabiltzen ikasi nahi baduzu, eman izena “Egon zaitez aktibo Google Fit eta Wikilocekin” ikastaroan.