Kaixo KZgunearen lagunak. Zer moduz zaudete? Gaur Iñaki eta biok Consueloren etxean izan gara. Aspaldian ez dugu elkar ikusi eta kafe batera gonbidatu gaitu. Ez dira galdu behar kontaktua eta ohitura onak.

Egia esan, oso gustura egon gara, berriketan eta aspaldiko garaiak gogoratzen. Izan ere, bidaiei buruzko elkarrizketa baten harira, Consuelo argazki-album baten bila altxatu da, bere bizitzari buruz ezagutzen ez ditugun argazkiak dituela esanez. Hau misterioa!

Ezin da izan! Zu al zara Consuelo? Gure Consuelo uste genuena baino askoz bidaiariagoa da. New Yorken, Erroman, Pisan eta Tokion ditu argazkiak, eta hori gutxi balitz Hollywoodeko aktoreekin, artistekin eta lehendakariren batekin atera ditu argazkiak.

Azkenean, ezin izan du gehiago ezkutatu, eta barre artean aitortu digu argazki horiek guztiak faltsuak direla. Bai ondo sartu digula ziria. A zer artista! Izan ere, KZgunearen blogari begiratuta, jakin du zenbait webgunetan edozein argazkiri fondoa ken diezaiokezula, eta, horrela, zuk nahi duzuna gehitu.

Ba al zenekiten horrelako gauzak egin zitezkeela? Ziur nago KZgunearen bloga irakurtzen baduzue honen eta beste gauza askoren berri izango duzuela.

KZgunean ikusiko dugu elkar!!