Gaurko sarreran, Whatsappeko denborazko mezuak funtzio berriaren inguruan hitz egingo dugu, pribatutasun gehiago izatea baimentzen diguna. Aukera hau aktibatua badago, hasten ditugun elkarrizketa berri guztiak aukeratutako iraupenera heltzen direnean desagertzeko konfiguratuak egongo dira. Aukera hau ere taldekako txatetan ere aktiba daiteke. Kasu honetan, lehenetsitako konfigurazioan, edozein taldekidek aktiba ditzake denborazko mezuak, nahiz eta, administrariek konfigurazio hau alda dezaketen beraiek izan daitezen funtzio hau administratzen dutenak.

Denborazko mezuen iraupena 24h, 7 egun, 90 egun edo desaktibatua izan daiteke. Txat berrientzako lehenetsitako aukera bezala aktiba dezakegu. Behin elkarrizketa irekita, txat bakoitzeko mezuen iraupena konfiguratzea baimentzen digu, elkarrizketa honetan konfigurazio ezberdina eduki nahi izango bagenu. Irekitako txaten kasuan, elkarrizketako doikuntzen barnetik konfiguratu beharko dugu.

Whatsappeko denborazko mezuen mugak

Aktibaturiko epearen barnean norbaitek mezua ireki ez balu, elkarrizketatik mezua desagertu egingo da, mezua debekatuz irakurtzea. Jakinarazpenetan aurreikustea izango litzateke modu posiblea Whatsappa ireki aurretik.

Denborazko mezu bati erantzungo bagenio, aipaturiko testua txatean geratzea gerta liteke nahiz eta aukeratuko iraupena pasa izan.

Denborazko mezu bat berbidaliko bagenu denborazko mezuak desaktibatuak dituen txat  batera, lehenengo txatean mezua ez da desagertuko epea iritsi bada ere.

Mezua desagertu baina lehenago segurtasun kopia egingo bagenu, hau kopian erantsiko da. Segurtasun kopiatik berrezartzen dugun unean, denborazko mezuak ezabatuak izango dira.

Nola aktibatu Whatsappeko denborazko mezuak

Doikuntzetan sartu goiko hiru puntuetatik.

Kontua, Pribatutasuna.

Denborazko mezuak: Lehenetsitako mezuen iraupena.

Gogokoa aukeratu, 24 ordu, 7 egun, 90 egun, desaktibatua.

Aktibatu Whatsappeko denborazko mezuak irekitako txat edo taldeetan

Ireki gogoko txata.

Kontaktu edo taldearen izenaren gainean sakatu.

Denborazko mezuak aukeratu.

Gogokoa aukeratu, 24 ordu, 7 egun, 90 egun, desaktibatua.

Whatsappeko trikimailu gehiago ezagutu nahi badituzu, eman izena “Whatsapp. Bat-bateko mezularitza zure Smartphonean” ikastaroan.