Gaurko sarreran dirua bidaltzeko eta eskatzeko modurik errazenaz, azkarrenenaz eta kosturik gabe erabili dezakegun zerbitzuaz hitz egingo dizuegu: Bizum -az halaber. Ziur aski azkenaldian behin baino gehiagotan entzungo zenuen “Bizum bat egingo dizut” esaldia, ba gaur zer den argitzen saiatuko gara. Agian ere erabiltzen has gintezke.

Baina, zer da Bizum bat?

Azkenaldian pertsonen artean, oso ezaguna egin den dirua transferitzeko sistema bat dela esan genezake, batez ere erabiltzen erraza delako izan du hainbeste arrakasta. Esan genezake txartel konbentzionalak ordezkatzeko bidean dela. Bizum-ek mugikorraren bidez dirua berehala bidaltzeko eta jasotzeko aukera ematen digu, beti noski, gure bankuko gure aplikazioa erabiliz. Zenbait dendetan ere,  erosketak Bizum erabiliz ordaindu ahal izango ditugu.

Nola erabiltzen da Bizum?

Bizumek berez ez du entitate propiorik, bera bakarrik ez da aplikazio bat. 2016an sortutako bankuaren aplikazioan txertatzen den zerbitzu bat da. 2021. urtean, 15 milioi erabiltzaile izatera iritsi zen. Gaur egun banku askok integratuta dute Bizum-en zerbitzua bere aplikazioan. Gure bankuak duen jakiteko galdetxea besterik ez dugu egin behar. Beraz, dirua bidali eta jaso ahal izango dugu, beti zerbitzua integratuta duten bankuetan kontua duen edozein pertsonarekin. Dena komisiorik gabe eta berehalakotasunez gainera, dirua momentua iristen zaio beste pertsonari.

Gure gailutik dirua zuzenean bidali edo jaso ahal izateko, mugikorraren zenbakia funtsezkoa da: gure Bizum mugikorraren zenbakiarekin lotzen da. Beste pertsonari bateri dirua bidali edo eskatu nahi badiogu, bere mugikorraren zenbakia jakinda nahiko izango dugu, ez da beste daturik behar. Gainera pertsonak Bizum-a erabiltzen ez badu gonbidapen bat iristen zaio erabiltzen hasteko. Benetan sistema erraxa da.

Gaur egun Bizum erabiltzeak ez dakar inolako kostu gehigarririk, bankuek ez dute kobratzen zerbitzua erabiltzeagatik.

Ikusi duzuenez oso erraza da Bizum-ak egitea!

Zure etxeko lasaitasunetik erosotasunez erosten eta ordaintzen ikasi nahi duzu? “Erosketak eta ordainketa seguruak Interneten” ikastaroan, horretan lagunduko dizuten ezagutzak eta trikimailuak eskuratuko dituzu.