Gure mugikorrak geroz eta azkarrago kargatzera ohitu gara, hori karga azkarrei esker gertatzen da. Kargatzeko unean abiadura haunditzen denez karga denbora murriztera lagundu digu, baina batzuetan gerta daiteke gure mugikorra motel kargatu izana arrazoia jakin gabe. Gaurkoan gure mugikorra motel kargatzearen arrazoi nagusiak ikusiko ditugu eta guk geuk zein konpondu ahal ditugun ikusiko dugu.
Adimendun karga aktibatu
Mugikor batzuk “adimendun karga” bezala ezagutzen dena daramate. Gure mugikorrak gure karga ohiturak buruz ikasten dituen sistema bat darama eta konfigurazioa honen arabera eraldatzen du. Adibidez, gauean zehar mugikorra kargatzeko ohitura badugu, telefonoak ohitura hau memorizatzen du eta konfigurazioa honetarako optimizatzen du. Kasu honetan, gure mugikorra gure kargak luzeak izatera ohitzen da, horregatik, hasieran motel kargatuko dugu amaieran energia sarrera haundituz. “Arazoa” karga motz eta azkar bat egin nahi dugunean etor daiteke, izan ere gure mugikorrak nahi baina motelako kargatuko baitu. Irtenbidea aukera hau desaktibatuz konpon daiteke: Doikuntzak > Bateria atalean, modu honetan beti energia maximoa sartuko da. Kontuan izan behar dugu aukera hau desaktibatzen badugu gure bateriaren bizitza laburtu dezakegula.
Bateria nahikoa kargatua dago
Karga azkarreko mugikorrak hasieran azkar kargatu eta ondoren abiadura jaisteko konfiguratuak daude. Modu honetan beroa murrizten da eta bateria obeto mantenduko da. Zure mugikorra orokorrean baino motelago kargatzen ari bada baliteke ia guztiz kargatua dagoelako izatea, izan ere %85-90etik aurrera karga mantsotu egiten da. Gaur egungo mugikor modelo gehienetan gertatzen da.
Mugikorrak ez du karga azkarrik
Nahiz eta potentzia gehiago duen kargadore bat erosi, gure mugikorra ez da azkarrago kargatu, fabrikatik hardwarea aurretik zehaztua dator energia sarreran tope bat onartuz. Honen aurrean ezin dugu ezer egin, ez kargadore berri bat erosiz ezta sistema eragilea berrituz… Irtenbide garestia nahi izanez gero mugikorra aldatzea da, merkea aldiz, gure mugikorrak karga azkarraren funtziorik ez duela onartzea.
Kargatzaile egokia ez erabiltzea
Mugikorrak pixkana pixkana aurreratzen joan dira kargarako energia sarrera zabalduz. Mugikor bakoitzak bere konfiguraketa du lehen aipatu moduan eta horregatik erabili behar dugu kargadore egoki bat, heltzen den energia optimoa izan dadin eta gure mugikorrak behar duena baina motelago karga ez dadin. Kargatzaile zahar bat edo karga azkarretarako prestatua ez dagoen bat erabiltzen badugu honek mugikorra motel kargatuko digu. Erabili kargatzaile egoki bat, originala erabiltzea da onena edo bateriaren ezaugarriak begiratu egokia erabili ahal izateko.
Kablea ere desegokia izan daiteke
Kargatzaileaz gain kableak ere arazoak eman ditzake, izan ere USB kable guztiek ez dute energia kopuru bera jasaten. Zure mugikorra karga azkarrerekin bateragarria bada, originala erabiltzea izango da egokiena. Galdu edo hondatu bazaigu, honena kable USB 3.1 lortzea izango da, honela energia kantitate handiena sartzea baimenduko digu.
Entxufea ere kontuan izan beharreko faktorea da
Gure kargatzailea konektatzen dugun entxufeak ere arazoak eman ditzake, batez ere luzagarri edo “lapurrak” erabiltzen baditugu gure kargatzailearentzat. Luzagarria ez badago baldintza onetan baliteke igarotzen den korrontea irregularra izatea karga abiadura kaltetuz. Korronte jarrai bat atzeman ezean mugikorra modu “normal” batean kargatuko da, karga kopuru txikiagoa jasoz. Kargatzailea beste entxufe batean ipiniz jakingo dugu entxufearen arazoa ote den.

Sar ezazu zure iruzkina